EUSKAL PILOTA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Selekzioa joko zuzenen Trobada Mediterranea txapelketan arituko da
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
C.I.J.B. erakundeak Euskal Pilota Federazioa bere kide bezala onartu zuenetik, joko zuzenen Euskal Selekzioa nazioarteko txapelketetan aritzen da eta ibilbide horri jarraiki datorren asteburuan nazioarteko federakuntzak antolatzen duen Trobada la Mediterranea txapelketan parte hartuko du Valentziako Simat de la Valldigna eta Benifaró udalerrietan.
Euskal Selekzioa, Valentzia, Catalunya, Italia, Portugal eta Frantziako selekzioetako ordezkarien aurka lehiatuko da senior mailan urriaren 8tik 10era, wall-ball (emakumezko eta gizonezkoetan), joko-internazionala (emakumezko eta gizonezkoetan) eta llargues (gizonezkoetan) modalitateetan.
Egutegia:
Urriak 8:
Wall-Ball ligaxka, gizonezko zein emakumezkoetan.
Urriak 9:
Ligaxka, finalerdia eta finala Joku Internazionalean, gizonak eta emakumeak.
Wall-Ball ligaxka eta finala, gizonak eta emakumeak.
Urriak 10:
Llargues, gizonezkoak.
Modalitateak:
Wall-Ball: gizonak zein emakumeak.
Joku Internazionala: gizonak zein emakumeak.
Llargues: gizonak.
Nazio partehartzaileak honakoak izango dira: Euskal Herria, Valentzia, Catalunya, Italia, Portugal eta Frantzia.
Euskal Herriko selekzioa berriz, honakoek osatuko dute:
Jose Mari Mitxelena: hautatzailea.
Leire Garai (Araba).
Miren Larrarte (Gipuzkoa).
Naroa Agirre (Gipuzkoa).
Olatz Ruiz de Larramendi (Nafarroa).
Egoitz Amantegi (Bizkaia).
Ibai Cimadevilla (Bizkaia).
Lur Ziarrusta (Bizkaia).
Mikel Beldarrain (Bizkaia).
Pantxo Valencia (Lapurdi).
Gogoratu beharra dago, uztailaren hasieran Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu zela Oiartzunen, joku zuzeneko hainbat modalitatetan: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta pasaka.
Joko zuzenak pilota modalitate zaharrenak diren arren, Euskal Selekzioa nahiko berria da halako txapelketetan, orain dela gutxi berreskuratu baitira joko molde hauek gurean.
Txapelketaren balorazioa egiterakoan, Valentziari esker ona erakutsi nahi izan zion Euskal Herriko selekzioak, ofizialtasunerako bidean egindako aurrerapausuengatik. Izan ere, CIJB munduko esku pilota elkarterik zaharrena da, eta Euskal Herria bertako partaide da. Espainia bezala jokatzen zutenak valentziarrak ziren, baina Valentziako jokalariek uko egin zioten Espainiaren ordezkari bezala jokatzeari. Horregatik, orain pilotari euskaldunek Euskal Herria ordezkatuz jokatzen dute, 2016az geroztik.
Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak jokatu dira
Momentuz kanporaketa pasatzea lortu duten taldeak hauek dira: Arraioz Sagardia, Oitz eta Irurita Miguelene
Urriza eta Aizpuru III.a dira San Ferminetako lehen bikote finalista
Asteazkenean Ansa II.a-Larrañaga eta Juanenea-Barrenetxea IV.aren arteko finalerdia jokatuko da
Markina-Xemeinen hasi da Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuitua
Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibon Aldazabalen arteko finalerdiak eman zion hasiera zesta-puntako zirkuituari