FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal Selekzioa garaile, ‘Basque Country’ txapelketan

by | 2021/04/12

Argazkia: @guerebai

Basque Country International Women’s Cup


Txapelduna:

EUSKAL SELEKZIOA


Nigeria ere torneoan parte hartzekoa zen, baina azken orduan ez du Euskal Herrira etortzerik izan. 45 minutuko hiru partidako triangularra izan da azkenean txapelekta. Zubietan jokatu da, publikorik gabe. ETB1 telebista kateak zuzenean eman du txapelketa osorik.


VENEZUELA 0-1 ARGENTINA


GOLAK:
0-1
: Mariana Larroquettek


EUSKAL SELEKZIOA 1-0 ARGENTINA


EUSKAL SELEKZIOA: Andrea de la Nava; Ainhoa Moraza, Ane Etxezarreta, Oihane Valdezate, Eunate Arraiza; Sophie Istillart, Itxaso Uriarte, Maite Oroz, Leire Baños; Peke eta Yulema Corres.


ARGENTINA: Laurina Oliveros; Adriana Sachs (Marina Delgado, 22. min), Giuliana González, Aldana Cometti, Eliana Stabile; Vanesa Santana, Daiana Falfán (Marianela Szymanowski, 22. min); Sophia Braun (Romina Núñez, 12. min), Carolina Troncoso, Yamila Rodríguez; eta Mariana Larroquette.


GOLAK:
1-0
: 4. min, Yulemak


EUSKAL SELEKZIOA 0-0 VENEZUELA


EUSKAL SELEKZIOA: Amaia Peña; Naroa Uriarte, Nerea Abances, Oihane Valdezate, Eunate Arraiza; Sheila Elorza, Marta Perea, Itxaso Uriarte; María Díaz, Ane Azkona (Maite Oroz, 21. min) eta Ainhoa Moraza (Peke, 37. min).


VENEZUELA: Nayluisa Cáceres (Andrea Tovar, 31. min); Maikerlin Astudillo, Meryjoseph Pérez, Yenifer Giménez, Sandra Luzardo; Yerliane Moreno, Lourdes Moreno (Emperatriz García, 31. min); Joemar Guarecuco, Mariana Speckmaier (Kareylen Capdevilla, 21. min), Michelle Romero; eta Oriana Altuve.


GOLAK:
0-0

Euskal Selekzioak irabazi du Argentinaren eta Venezuelaren aurka Zubietan jokatutako torneoa

 

Euskal Selekzioak eskuratu du Basque Country International Women’s Cup txapelketaren lehen edizioa Argentinari 1-0 irabazi ostean Venezuelaren aurkan berdinduta.

Izan ere, azken bi hauen arteko neurketan, Argentinak 1-0 irabazi dio Venezuelari.

Nigeria ere torneoan parte hartzekoa zen, baina azken orduan ez du Euskal Herrira etortzerik izan.

Lehengo neurketa, VenezuelaArgentina izan da. Argentinako selekzioak irabazi du.

Bigarren neurketa, Euskal SelekzioaArgentina partidan, Euskal Selekzioa izan da garaile.

Eta hirugarrena, Euskal Selekzioa-Venezuela neurketan, berdinketarekin, Euskal Selekzioa nagusitu da txapelketan.

Ipuruan Txekiar errepublikako selekzioari 2-1 irabazi zuenetik, ia lau urte pasatu direnean itzuli da zelaira Emakumezkoen Euskal Selekzioa, zelaiaren gainean aldarriari eutsiz: Ofizialtasuna!

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

Eta kirolean zer? PSEren erantzunak

PSE-EE: «Errespetatu eta babestu egiten ditugu nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko ekintzak abian jarri dituzten Euskadiko kirol-federazioak»