“Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak”
→ hamaika.eus: Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak
“Iragan den ostiralean, gizonezkoen futbol selekzioak garaipena lortu zuen Venezuelaren aurka kasik bi urtetako etenaldiaren ondoren. Mendizorrotzan bizitako giroak, neurketa FIFA datetan jokatu izana eta jokalarien mailak itxaropenerako motiboak eragiten ditu. Baina, ofizialtasunaren bideak beste elementu batzuk beharko ditu baita: Diplomazia, lan juridikoa eta instituzio eta eragile guztien amankomuneko lana. Futbolean eta bestelako kiroletan. Horren inguruan aritu gara, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas-Armendarizekin.”
<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Beñat Telleria izan zen bigarren eta Hodei Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren
Zabalik da Lur Gaineko Sokatira Mundialerako talde eta selekzioen izen emate epea
Uztailaren 1etik abuztuaren 6ra TWIFek eskaintzen duen webgunearen bidez
Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzulia hasi da
Berriz ere buruz buruko partidei esker, lidergoa sendotu du Mikel Inuntziagaren taldeak