FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Euskal Selekzioa 2-1 Costa Rica

by | 2020/11/18

Argazkia: @EFF_FVF

Euskal Selekzioa 1-0 Costa Rica


FITXA TEKNIKOA:


EUSKAL SELEKZIOA: HerrerIn, Capa, Yeray, Núñez, Yuri (Aihen, 54. min), Guevara (García, 54. min), Torres (Balenziaga, 83. min), Williams, Muniain (Sanjurjo, 64. min), Morcillo (Arbilla, 83. min), Vilalibre (Bautista, 54. min).


COSTA RICA: Keylor Navas, Gamboa (Brown, 83. min), Waston, Duarte (Vargas, 46. min), Calvo, Borges (Guzmán, 83. min), Alfaro, Venegas (Rodríguez, 70. min), Moya, Leal (Diaz, 46. min), Campbell (Vega, 83. min).


GOLAK:
1-0
Muniainek, 12. min.
1-1 Moyak, 70. min.
2-1 Unai Nuñezek, 93. min.


BESTELAKOAK:
Ofizialtasunaren aldeko pankartarekin irten dira Euskal Selekzioko jokalariak eta entrenatzaileak. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Euskal Selekzioa 2-1 Costa Rica

Arrakasta izan du Euskal Selekzioak Costa Ricaren aurka jokatu duen partidan. Irabazi egin du. Baina ez markagailuan bakarrik. Azken aldiko noraeza gainditzeko gogoa nagusitu da, ofizialtasunaren aldarriarekin. UEFAn eta FIFAn sartzeko eskaera bideratzeko ordua da orain!

Baziren zalantzak Euskal Selekzioaren partida honen inguruan. Ateak itxita jokatuko zen. Eta azken aldiko noraeza horretan aurrera egiteak bakarrik balio zuen, ofizialtasunerako urratsak ematea, alegia. 2018ko abenduan Euskadiko Futbol Federakundearen Batzar Nagusiak hartutako erabakia gauzatu gabe zegoen gainera…

Egoera horretan ofizialtasunaren aldarriak hartu du zentralitatea. Batasun giroa sentitu da. Entrenatzaileak eta jokalariek pankartarekin atera dira futbol zelaira. Partida jokatu da. Irabazi egin dugu! Ofizialtsaunera iristeko orain eman beharreko urratsa idatzita dago. Suizara joan beharra dauka Euskadiko Federazioak bertan UEFAn et FIFAn sartzea eskatzeko. Horrekin bakarrik ez da lortuko. Baina hori egin gabe ezinezkoa da.

Bide orria ongi azaldu du David Salinasek, Jaurlaritzako letratuak, partidaren aurretik egindako elkarrizketan

Eta Kike Zurutuzak argitu du bide horretan Euskal Herria Kirolaren ikuspuntua

Luis Mari Elustondok, Euskadiko Futbol Federakudeko presidenteak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan adierazi du egin egingo dutela ofizialtasunaren eskaera UEFAn eta FIFAn, Suitzara joango direla eskaera egitera.

Euskal Selekzioa