EUSKAL PILOTA
Euskal pilotaren ondare historikoa Andaluzian
Esku pilota jokoaren Andaluziarekiko harremana meatzariekin lotura zuzena dauka, izan ere, Huelva eta Almeriara lan egitera joandako meatzari euskaldunek eraman zuten zonaldera esku pilotan aritzeko ohitura. Andaluziako meatze-ustiapenek eskulan handia ekarri zuten XVI. mendean eta hartara, euskal pilota Almerian eta Huelvan finkatu zen.
Garai horretan, Andaluziako lehenengo pilotalekuak eraiki ziren: Somontin (1870), Alhama (1880), Gador (1880). Hasiera batean, klase aberatsen joko esklusiboa izan zena, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran kirol nagusia bihurtu zen. Edozein lekutan jolasten zen, horma bat besterik ez zen behar.
Esan bezala, Alhaman aurreneko pilotalekua 1880an eraiki zen, Almeria osorako erreferentzia izan zena. Kontutan hartu behar da euskal pilota Almeriako kirol arautu zaharrena dela, bere garaian kirol nagusia izan baitzen futbolaren zabalkundea eman zen arte.
Adibide moduan, 1830. urteko urtarrilaren 9an Terque-ko (Almeria) udalak ateratako bandoa ekarri dezakegu gogora, non ekitaldi erlijosoak izaten ziren orduetan pilotan jokatzea debekatzen zuen alkateak, debekua hautsi ezkero isunak jarriko zirela ohartaraziz.
Bestalde, kirol honi buruzko prentsako lehen berria 1894ko urtarrilekoa da, Almerian Jai-Alai frontoia inauguratu zenean. Haren atzetik etorri ziren Jai Alai, eta Beti-Jai. Pilotak gero eta oihartzun handiagoa izan zuen gizartean. Praktikatzen zuten haurren kopuruak gora egin zuen, eta, 1895erako, batzuek bazituzten justiziarekin arazoak, txikizioak zirela eta: “kalabozoan amaitu beharko lukete, oinezkoak eta kristalak haustea eragiten duten pelotazoengatik”.
Esan daiteke beraz, denbora guzti honetan, Andaluziako euskal pilotaren gunea eta erreferentzia Almeria izan dela. Herentzia historikoaren eraginez herri pilotari asko daude, hala nola Benahadux, Alhama, Gádor, Viator, Íllar. Eta Federazioak, urtero antolatzen ditu hainbat txapelketa, kategoria eta diziplina ezberdinetan.
Baina XX. mendearen erdialdean, euskal pilotaren ospeak behera egin zuen. Jendea beste kirol jarduera batzuetan murgildu zen eta futbolak hartu zuen protagonismoa gehienbat. Interesa jaitsi egin zen, gutxiengoen kirola bihurtu arte. Beherakada honen adibide gisa, Andaluziak duela hamarkada batzuk zituen mila federatuetatik gaur egungo 300 federatuetara igaro dela nabarmendu daiteke.
Plazandreak Torneoko laugarren jardunaldia lehiatu berri da
Reyes Azkoitiaren taldeak hartu du lidertza jardunaldi ikusgarri baten ostean
Laudio eta Amurriok jokatuko dute Arabako Herriartekoaren finala
Laudio eta Amurrio Gasteiz eta Aramaioren aurka nagusitu ziren, 2-1eko emaitzarekin finalerdi bietan
Ainhoa Lakuntza-Irati Tolosa bikoteak irabazi du XII.Paleta Txapelketa
Ainhoa Lakuntza zarauztarrak eta Irati Tolosa zizurkildarrak 30-13 irabazi zieten Saioa Iraola zarauztarra eta Maialen Manterola aiarrari