EUSKAL PILOTA/OFIZIALTASUNA
Euskal Pilotan Euskal Selekzio ofiziala!
Euskal Pilotan euskal selekzioan aritzeko ofizialtasuna aldarrikatu du Euskal Pilota Selekzioa Kolektiboak Durangon
Munduko Euskal Pilota Txapelketa urriaren 22tik 29ra jokatuko da Biarritzen. Euskal pilotariek txapelketan parte hartzekotan Espainiako zein Frantziako selekzioekin aritzeko behartuko dituzte. Gauzak horrela, Euskal Pilota Selekzioa Kolektiboan batu diren hainbat pilotariek, federazioetako kidek eta agintariek ofizialtasuna aldarrikatu dute egoera horrekin amaitu eta euskal herritar gisa aritzeko aukera izateko.
Durango egindako agerraldian manifestua irakurri dute Endika Barrenetxeak (erremontea), Laura Saezek (gomazko paleta), Ibai Zabalak (esku pilota) eta Iera Agirrek (esku pilota).
“Euskal kirolariok ezin dugu Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatzen dituen nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartu Euskal Herriko selekzioarekin. Gure herrian, gurea dugun eta gure izena damaran kirolean hau gertatzea lotsagarria eta penagarria dela deritzogu”.
“Euskal pilotariak garenez, guk Euskal Herriko koloreekin eta gure ereserkiaren doinupean lehiatzea nahi dugu. Hori lortzeko denok batu behar ditugu indarrak”.
“Munduko Pilota Batzarrari eta Euskal Pilota Federazioei eskatzen diegu jarrai dezatela egoera honi irtenbide bat aurkitzeko lanean, eta har ditzatela helburua lortzeko bidean hartu behar diren erabakiak. Euska Herriko instituzioei, berriz, eskatzen diegu jarrai dezatela beraien esku dauden tresna juridiko, politiko eta pertsonalak helburu honetara bideratzen”.
“Dei egiten diegu Euskal Herriko alderdi politikoei eta, batik bat, aldarrikapenarekin bat egiten dutenei, euskal gizartearen gehiengo handi baten ametsa errealitate bihurtzeko urratsak ematen jarrai dezaten”.
Agerraldian pilotaren munduko beste hainbat agintari, agintari ohi eta pilotari batu dira: Itziar Lete, Gipuzkoako Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria; Enaitz Olaeta, Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria; Iker Gerea, Arabako Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria; Gotzon Embil, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria; Patxi Jauregi, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakari ohia; Kiko Caballero, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakari ohia; Jean Michel Garayar, Iparraldeko Bizkaiko Pilota Batzordeko lehendakaria; Maite Ruiz de Larramendi esku pilotaria; Martin Ibarra, Euskal Pilota Konfederazioko lehendakari ohia; Beñat Lizaso pilota egokituko pilotaria; Manuel Quesada, pilota egokituko pilotaria; Nahia Ouro, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioko zuzendaritzako kidea eta Naroa Agirre esku pilotaria.
✅ Gaur goizean Durangon
👉 Euskal Pilota Selekzioa Kolektiboa
👉 Endika Barrenetxea – Laura Saez – Ibai Zabala – Yera Agirre
📢 Mundiala BAI, Euskal Herria ere BAI!
📢 Inposaketarik EZ!, #OFIZIALTASUNA🔴⚾💚 📽️ Bideoa pic.twitter.com/FNpBp8rqRq
— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) October 12, 2022
✅ Gaur goizean Durangon
👉 Euskal Pilota Selekzioa Kolektiboa
👉 Endika Barrenetxea – Laura Saez – Ibai Zabala – Yera Agirre
📢 Mundiala BAI, Euskal Herria ere BAI!
📢 Inposaketarik EZ!, #OFIZIALTASUNA🔴⚾💚 Manifestua pic.twitter.com/MWL6cf3RFU
— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) October 12, 2022
Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak agerraldia egin du Durangon euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko @ehkirola https://t.co/IAeuwqw62l
— anboto (@anboto) October 12, 2022
▶️PILOTA | Pilotako Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapena egin dute Durangon #eskupilota #euskalpilota #EuskalSelekzioa https://t.co/Iws7pkwl86
— EITB Kirolak (@eitbkirolak) October 12, 2022
Euskal pilota selekzioa ofizial izateko eskaera berriz ere egitea eskatu dute Durangon https://t.co/4V0S8oPlwN
Jon Ormazabalek jarraitu du agerraldia pic.twitter.com/amMV4vaNHA
— naiz: Kirolak (@naiz_kirolak) October 12, 2022
Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra jokatuko da Biarritzen (Lapurdi). Han ez da izango, ordea, euskal selekziorik. Horregatik, parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute pilota munduko dozenaka kidek, gaur, Durangon.@Atxurraahttps://t.co/irq0BEPUrY
— Berria.eus (@berria) October 12, 2022
Ibargurenek irabazi du Pala Txapelketako aurreneko kanporaketa
Del Riori erraz irabazi zion 3-0 (10-5, 10-7 y 10-6).
Erabaki dira XXI. Paxaka txapelketako finalistak
Urtasun, Prim eta Maiak, Irigoien Mindegia eta Itoitzen kontra jokatuko dute txapelketako partida nagusia
Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute Bizkaia Txapelketa
Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infante gainditu dituzte finalean 22 eta 18