EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA/LLARGUES
Euskal Pilota Selekzioa pozik Europako “llargues” txapelketan egindakoarekin
PARCENT TALDE BALENTZIARRA GARAILE, EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK ITXURA BIKAINA EMAN DUEN EUROPAKO KLUBEN ARTEKO CHAMPIONS 2019 TXAPELKETAN
Gaizka Iruretagoiena pilotari euskaldunak jokatzen duen Parcent klub balentziarra gailendu zitzaion 6-3 finalean Benidorm talde balentziarrari.
Larunbatean jokatu zen liga fasean bi emaitza desberdin lortu zituen Euskal Pilota selekzioak. Lehendabiziko partiduan 6-0 galdu zuen Benidorm talde balentziarraren aurka baina markagailuak ez du erakusten partiduan gertatu zena. Lehenbiziko hiru jokoetan 40-40 joan eta gero joko guztiak balentziarrentzat izan ziren eta ordu eta laurdeneko partidua eta gero amore eman behar izan zuen Euskal Pilota Selekzioak. Bigarren partida berdintsu hasi zen gure selekzioarentzako eta lehen bi jokoak galdu eta gero txapelketako lehen jokoa egin ahal izan zuten. Behin hori lortuta gure pilotariak jokoan sartu ziren eta txapelketa irabazteko faborito nagusia zen Kersken talde belgikarrari 6-3 irabazi zioten. Kersken-ek Benidormi 6-3 irabazi zion eta gure lehenbiziko partiduko emaitzaren ondorioz ezin izan zuen Euskal Pilota Selekzioak finalerdietara sailkatu.
Finalerdiak igande goizean jokatu ziren gurutzaketak zozketa bidez erabakita. Benidorm vs Kersken (bigarren sailkatu onena) izan zen lehen finalerdia eta talde belgikarra 4 pilotarirekin geratu eta gero (lesionatu bat izan zuten) finalera talde balentziarra sailkatu zen 6-4 irabazi eta gero. Bigarren finalerdia Parcent (Balentzia) vs Thieulan (Belgika) izan zen eta balentziarrak gailendu ziren 6-3.
Finala igande arratsalden jokatu zen Monticiano herriko kaleetan eta partida oso estua jokatu eta gero, azkenean Gaizka Irutetagoiena pilotari euskaldunak jokatzen duen Parcent talde balentziarrak irabazi zuen 6-3 2019ko Champions de Llargues txapelketa.
Euskal Pilota Selekzioak berriro erakutsi du gurea ez den pilotako modalitate honetan maila bikaina eman dezakeela. Aurkariak harriturik geratu ziren gure pilotariek emandako mailaz eta hainbat gonbidapen jaso dituzte hurrengo hilabeteetan lagun arteko partidu batzuk jokatzeko.
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka
Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
Goiherri bigarren sailkatu zen, Gaztedi B hirugarren, Akelarre laugarren, Mutriku bosgarren eta Gaztedi C seigarren