EUSKAL PILOTA
Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatu ziren Getarian
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Pilota Egokituko bi final jokatu zituzten pasa den igandean Getariako Sahatsaga kiroldegian, eguerdiko 12:00etan hasita: adimen urritasuna dutenen finala eta gurpildun aulkian jokatzen dutenena. Partidak 12:00etan hasi ziren, eta harmailetan publikorik izan ez bazen ere, Etb 1en zuzenean ikusteko aukera egon zen.
Urtez urte hazten jarraitzen duen lehiaketan, aurten inoizko parte hartzerik handiena izaten ari da. Edizio berri honek bi hitzordu izan ditu, Oiartzunen iragandakoa bata, eta maiatzaren 16an Gipuzkoako Getarian jokatu ziren finalena bestea.
Joan den apirilaren 25ean ospatu zen Oiartzunen Euskal Pilota Egokituriko Master Cup Txapelketaren sailkapen saioa. Denera 34 pilotari aritu ziren, haietariko hemezortzi urritasunen mailan eta beste hamasei gurpildun aulkikoan. Parte hartzaileen artean, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi, Frantzia, Errioxa eta Burgoseko pilotariak izan ziren.
Sailkapen saioan izandako emaitzen arabera, adimen urritasuna duten pilotarien arteko finala erabat gipuzkoarra izan da izan ere Eneko Sagarmendi-Xabier Aizkorretak jokatu dute Iraitz Huegun eta Jurdan Arakistainen aurka. Eneko Sagarmendi mutrikuarraren izena nabarmendu beharra dago, azken bi urteetako txapelduna izanda, hirugarrena lortzeko borrokatu baita, iazko finalean, Errenterian, aurkari izan zuen Xabier Aizkorreta hernaniarraren laguntzarekin.
Hori bai, partida orekatua espero zen, parean izan zituzten Iraitz Huegun eta Jurdan Artetxek ere bazekitelako maila honetako finalak jokatzea zer den. Aurrelari donostiarrak txapela jantzi zuen 2018an Legazpin eta Beasaingo finala ere jokatu zuen urte bat beranduago. Arakistain zestoarra azpi-txapeldun izan zen Legazpin.
Azkenean, Eneko Sagarmendik laugarrenez jantzi zuen txapela Xabier Arizkorreta lagun zuela, 25 eta 19 irabazi baitzieten Iraitz Huegun eta Jurdan Arakistaini.
Gurpildun aulkikoen finalean berriz, Beñat Lizaso oiartzuarra zen EPE-ko Sari honetako final batean egondako pilotari bakarra (2019an txapeldun izatea ere lortu zuen eta iaz finalean ihes egin zion txapelak), bere lehen finala izan zuen Ander Altunarekin txapela berreskuratzen saiatu zelarik. Parean izan zuten bikotea erabat berria zen, parte hartu duten lehen aldian finalerako sailkatu baitira Yann Meunier eta Maxi Cabanne baionarrak eta txapelketa bikaina jokatu badute ere finalean 25-15 galdu zuten Ander Altuna eta Beñat Lizasoren aurka.
Plazandreak Udako Torneoaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Ainhoa Ruiz de Infantek, Maite Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalderen agindupeko taldeak eskuratu zuen garaipena
Euskal Herriko Pala Txapelketako finalerdiak, hurrengo asteburuan
Euskal herriko Pala Txapelketaren XXXVIII. edizioa azken fasean sartu da, astebukaeran sei finalerdiak jokatuko direlarik
Urriza eta Zubiri nagusitu dira Galarretako 50. urteurreneko txapelketan
Juanenea eta Endikaren aurka erraz nagusitu ziren pasa den larunbatean jokatutako finalean