PADEL
Euskal Padel Selekzioa Europako Txapelketan arituko da
Datorren urriaren 4tik 9ra bitartean, Bizkaiak Europako Padel Txapelketa hartuko du, Federation of European Padel (FEPA) erakundeak antolatuta, Euskadiko Padel Federazioarekin (FVP-EPF) lankidetzan, 14 herrialdetako ordezkariek hartuko dutelarik parte: Euskal selekzioaz gain, Alemania, Italia, Errusia, Portugal edota Danimarka bezalako selekzioak. Ez, ordea, Espainiakoa, ez baitu txapelketa hau babesten.
Bizkaiko zazpi herritako zazpi klubetan egongo dira partidak eta Bizkaia frontoian jokatuko dira finalerdiak eta finalak. Guztira 300 padel partida baino gehiago jokatuko dira: gizonezkoen Europako 14 selekzio eta emakumezkoen 9 lehiatuko baitira. Binakako Europako Txapelketa ere jokatuko da, gizonezkoen 60 bikoterekin eta emakumezkoen 36 bikoterekin.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok parte hartu du txapelketaren aurkezpenean, eta bere hitzaldian euskal selekzioa txapelketa honetan ofizialki lehiatzearen garrantzia azpimarratu du, eta gogoratu du hilabete bateko epean nazioarteko hiru txapelketa egingo direla Euskadin, non euskal selekzioa modu ofizialean lehiatu den (padel, sokatira eta kayak surf). Gainera, Euskadik maila goreneko nazioarteko txapelketak antolatzeko duen gaitasuna erakusten ari dela azpimarratu du.
Jorge Peñin EAEko Padel Federazioko presidenteak adierazi duenez, kirol ekitaldi hau plataforma bikaina izango da euskal jokalariak kontinenteko onenekin neurtzeko. Bestalde, Alfredo Ruiz de Azua Bizkaiko Padel Federazioko presidenteak adierazi duenez, txapelketa Euskadik eta Bizkaiak padelaren munduan duten izaera aitzindariarentzako sari bat ere bada, izan ere, Bizkaiko Federazioa, Julio Alegria enpresaburu eta sustatzailearen eskutik, ofizialki aintzatetsitako lehen padel federazioa izan zen, eta bertatik Julio Alegriak kirol honetako nazioarteko lehen erakundeak ere bultzatu zituen.
Euskal Futbol Selekzioko entrenatzaile karguaz
Iritzia eskatu diegu hainbat entrenatzaile ohi eta jokalari erreferenteri Euskal Selekzioaren entrenatzaile karguaz. Laster izango ditugu hemen haien ekarpenak
Euskal Selekzioa – Costa Rica, azaroaren 16an Ipuruan
Euskal Selekzioak Costa Ricako selekzio nazionalaren aurka jokatuko du azaroaren 16an. UEFAn sartzeko eskabidea egiteko ordua da orain .
Euskadiko Futbol Federakundeko Presidente Luis Mari Elustondo jaunari
Luis Mari Elustondo jaunari eskatzen diogu bete dezala ofizialtasuna eskatzeko erabakia eta egin dezala UEFAn sartzeko eskabidea.