HERRI KIROLAK/SEGA
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Almitza Sega Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga, eta bertan guztira hamar emakumezkok eta 11 gizonezkok helduetan, eta hamasei gaztetxok eman dute izena.
Guztira hiru jardunaldi jokatu dira: lehenengo saioa Udaben egin zen, bigarrengoa Altzon eta hirugarrena eta azkena Oiartzunen lehiatu zen pasa den asteburuan, bertan erabaki zirelarik ligako irabazleak.
Nagusien mailari dagokionez, emakumezkoetan, Alaitz Imaz hernialdetarra izan zen txapelduna, guztira 179 puntu pilatuta. Bigarren sailkatu zen Luixa Uzkundun 174 punturekin eta hirugarren Malou Henriksen (174 puntu).
Gizonezkoetan, berriz, Mikel Lizartza tolosarra nagusitu zen 177 puntu erdietsita, Julen Gabirondo bigarren postuan geratu zen (176 puntu) eta Migel Mari Jauregi Altzok osatu zuen podiuma, 175 punturekin.
LIGAKO EMAITZA OROKORRAK
Emakumezkoen kategorian:
- Alaitz Imaz – 179 puntu
- Luixa Uzkudun – 174 puntu
- Malou Henriksen – 174 puntu
- Maide Garmendia – 173 puntu
- Susana Lopez – 166 puntu
- Sheyla Sarasola – 164 puntu
- Irati Astondoa – 114 puntu
- Ainara Otamendi – 113 puntu
- Graxi Elosegi – 53 puntu
- Leire Murillo – 52 puntu
Gizonezkoen kategorian:
- Mikel Lizartza – 177 puntu
- Julen Gabirondo – 176 puntu
- Migel Mari Jauregi Altzo – 175 puntu
- Jon Otegi – 171 puntu
- Amaiur Arrospide – 169 puntu
- Oier Urkola – 168 puntu
- Joakin Garmendia – 163 puntu
- Andoni Urrutia – 110 puntu
- Pabi Astondoa – 54 puntu
15-18 URTEKOAK
- Josu Mendizabal – 178 puntu
- Oier Mitxelena – 177 puntu
- Jokin Mikeo – 174 puntu
- Iñigo Etxabe – 173 puntu
14-15 URTEKOAK
- Izadi Arrospide – 180 puntu
- Mattin Etxarri – 176 puntu
- Iune Mikeo – 173 puntu
- Nahia Aranzabe – 173 puntu
- Mireia Larreta – 112 puntu
12-13 URTEKOAK
- Xuban Gartzia – 178 puntu
- Inge Goikoetxea – 177 puntu
- Lorea Zunzunegi – 120 puntu
- Aner Zunzunegi – 115 puntu
10-11 URTEKOAK
- Mari Olazar – 179 puntu
- Irati Tome – 177 puntu
- Haizea Larrañaga – 172 puntu
- Xare Iriondo – 117 puntu
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta
600 kiloetako txapela irabazi du Gaztedi A taldeak
Hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 20,5 puntu lortu ditu, Goiherrik 18,5 eta Gaztedi Bk 15