EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Txapelketa irabazi du Markina-Xemeinek
Argazkiak: egursport.com
2021eko Euskal Herriko Zesta-puntako herriarteko txapelketa irabazi du Markinak, finalean Zumaia gainditu ondoren
Iragan ostiralean, irailak 3, arratsaldeko 18:00etatik aurrera erabaki zen Euskal Herriko Eskola Arteko Txapelketaren finala Markina-Xemeingo Uni frontoian. Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolak Zumaiaren kontra jokatu zituen finalaren bueltako partidak, eta Zumaian uztailaren 23an jokatu zuten joaneko neurketan bezala, hirutik bi partida irabazi zituzten Markina-Xemeingoek, hartara txapela herrira eraman zutelarik.
Gazte eta nagusien mailetan nagusitu ziren Markina-Xemeingoak. Gazte mailan Zelaiak eta Atain II.ak 30 eta 12 irabazi zieten Zumaiako Egaña eta Uretari eta nagusien mailan Alex eta Zabala 30 eta 14 nagusitu ziren Eduardo eta Urangaren kontra. Kadete mailan, berriz, Zumaikoentzat izan zen garaipena. Burne eta Maddi Markina-Xemeingo pilotariek 10 eta Zumaiko Woddyk eta Gonzalok 30 egin zuten.
Zelaiak eta Atainek itzelezko partida eskaini zuten. Zelaia oraindik kadetea bada ere, joko ona erakusten ari da, eta beraz, gazte mailan jartzea erabaki zuten Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolakoek. Maila onean aritu zen Zelaia eta baita bere bikote Atain ere. Nagusietan ere berdin; Alex eta Zabala momentu onean daude, asko jokatzen, eta Zumaiko bikotea baino gehiago izan ziren.
2021eko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko txapelketako emaitzak:
Joaneko finalak / Kadeteak
ZUMAIA (Agirre-Watkins) 30
MARKINA-XEMEIN (Pagaldai-Bereziartua) 9
Joaneko finalak / Gazteak
ZUMAIA (Odriozola-Egaña) 14
MARKINA-XEMEIN (Hormaetxea-Mugartegi) 30
Joaneko finalak / Nagusiak
ZUMAIA (Agirre-Uranga) 14
MARKINA-XEMEIN (Goitiandia-Zabala) 30
Bueltako finalak / Kadeteak
MARKINA-XEMEIN (Burne-Maddi) 10
ZUMAIA (Woddy-Gonzalo) 30
Bueltako finalak / Nagusiak
MARKINA-XEMEIN (Goitia-Zabala) 30
ZUMAIA (Eduardo-Uranga) 14
Bueltako finalak / Gazteak
MARKINA-XEMEIN (Hormaetxea-Mugartegi) 30
ZUMAIA (Egaña-Ureta) 12
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.
Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek irabazi dute emakumeen II. pala txapelketa
Alaia Azkuek eta Kistiñe Astigarragak osaturiko bikoteari 22 eta 18 irabazita, Odieta pilotalekuan jokatutako finalean