EUSKAL PILOTA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Euskadiko eta Valentziako pilota federazioek harremanak sendotu dituzte Oiartzunen Euskal Herriko eta Valentziako selekzioak elkarren aurka neurtu zirelarik pasa den asteburuan, joku zuzeneko hainbat modalitatetan.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, Valentziako Pilota Valenciana federazioarekin elkarlanean antolaturiko pilota txapelketa berezi honen egitaraua honakoa izan zen: larunbatean bote luzea (10.30etan), plaza librea (12.00etan) eta mahi jokoa (17.00etan) jokamoldeetan aritu ziren, eta igandean (11.00etan) pasakaren txanda izan zen. Larunbateko partidak Beheko Plazan jokatu ziren, eta igandekoak Kontzejupean.
Emaitzak:
Larunbateko partidak
Bote luzean, mutilak
- Euskal Selekzioa 6, Valentzia 8
Plaza librean, neskak
- Euskal Selekzioa 0, Valentzia 2 (19-21 eta 20-21)
Plaza librean, mutilak
- Euskal Selekzioa 2, Valentzia 0 (21-17 eta 21-13)
Mahi jokoan, neskak
- Euskal Selekzioa 2, Valentzia 8
Mahi jokoan, mutilak
- Euskal Selekzioa 8, Valentzian 6
Igandeko partidak
Pasaka mutilak
- Euskal Selekzioa 9, Valentzia 6
Pasaka neskak
- Euskal Selekzioa 11, Valentzia 6
Antolatzaileek egindako balorazioan azpimarratu dutenez, asteburu honen helburua bi federazioen arteko harremanak are gehiago sendotzea izan da, eta aldi berean urrian eta azaroan jokatzekoa den joko zuzenen Munduko Txapelketa prestatzen joatea. Gainera, hitzordua Kepa Arroitajauregi omentzeko baliatu nahi izan dute, iazko maiatzean zendu baitzen besteren artean Euskadiko Federazioko presidente orde zena.
Halaber, Valentziari esker ona erakutsi nahi izan dio Euskal Herriko selekzioak, ofizialtasunerako bidean egindako aurrerapausuengatik. Izan ere, CIJB munduko esku pilota elkarterik zaharrena da, eta Euskal Herria bertako partaide da. Espainia bezala jokatzen zutenak valentziarrak ziren, baina Valentziako jokalariek uko egin zioten Espainiaren ordezkari bezala jokatzeari. Horregatik, orain pilotari euskaldunek Euskal Herria ordezkatuz jokatzen dute, 2016az geroztik.
Ekain Rojo: «Estatuen arauekin jokatutako partida»
Eskubide osoko kide gisa onartzeko eskatu diote FIFAri eta UEFAri. Zer bide egin dezake eskaerak? Rojoren eta Toledoren gogoetak jaso ditu BERRIAk
Koldo Aldalur: «Ito zorian»
«Inora ez goazela iruditzen zait: eragin eta eragin egiten dugu geure burua engainatu arte, baina beti toki berean gabiltza»
Euskal Futbol Selekzioaren aldeko eskaria aztertu dute Stratfor geopolitika plataforman
Euskadiko Futbol Federazioak UEFAko eta FIFAko kide izateko egin duen eskariak izan dezakeen eragin politikoari buruz hausnartu du Stratforrek bere agerkari digitalean