EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketako aurreneko partidak jokatu dira
Hiru hilabete eta erdiko etenaldiaren ondoren eta segurtasun neurri guztiak beteta, asteburuan bueltatu zen berriro Girizia Elkarteak antolaturiko txapelketa
GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da aurtengoa eta paleta gomaz jokatzen da urtero. Gizonezkoen bikoteek hiru kategoritan banatuta (1-2 eta 3.maila) jokatzen dute kirol mailaren arabera, guztira 80 bikotek hartzen dutelarik parte, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako partaidetzarekin. Orohar, emakumezkoen partaidetza txikiago da, eta bikote gutxi izaten dira animatzen direnak (gehienak gazte mailan).
COVID-19ak eten zuen txapelketa, bigarren fasean zenean baina orain, etenaldiaren ondoren berriro jarri dute abian txapelketa eta iragan asteburuan lehenengo partidak jokatu ziren, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
Txapelketa bigarren fasean sartuta dago eta hemendik aurrera, partida guztiak kanporaketa modura jokatuko dituzte, eta dena ondo bidean, abuztuaren hasierarako bukatuko dute txapelketa.
Uztailak 4-5 asteburuko emaitzak:
Uztailak 4. Larunbata. Goizeko 8:15tan | ||
25 25 18 16 | 3. maila: Bereziartua – Markos / Unsuain – Fierro 1. “ Salaberria – Huegun / Arriaga – Unda 1. “ Urrutia – Madariaga / Elejalde – San Miguel 2. “ Mitxelena- Luarizayerdi / Ormazabal – Muñoa | 10 22 25 25 |
Uztailak 4. Larunbata. Arratsaldeko 15:00tan | ||
13 25 17 | 2. maila: Arana – Gomez /Zapiain – Lekuona 3. “ Agirre – Mendigain / Vela – Flores 3. “ Ferreiro – Goñi / Zurutuza – Manterola | 25 09 25 |
Uztailak 5. Igandea. Goizeko 8:15tan | ||
25 22 25 11 | 2. maila: Salegi- Matxain / Luixa –Luluaga 2. “ Muñiz – Gametxo / Garbisu – Martinez 3. “ Ituarte – Manzisidor / Vitoria – Vitoria 3. “ Vicente – Arizabalo / Sonia – Ginea | 18 25 14 25 |
Uztailak 5. Igandea. Arratsaldeko 15:30ean | ||
25 20 | 3. maila: Alegria – Esoain / Mikela – Zelaia 1. “ Aizpurua – Bikutze / Txoperena – Gastesi | 15 25 |
Hurrengo partidak, uztailak 11-12ko asteburuan izango dira:
Uztailak 11. Larunbata. Goizeko 8:15tan |
1. maila: Aizpuru – Dagerre / Txoperena – Gastesi 3. ” Arruti – Illarramendia / Egialde – Garmendia 3. ” Arruabarrena anaiak / Landa – Zubiri 2. ” Gurrutxaga – Arrieta / Barbulo – Aranjuelo |
Uztailak 11. Larunbata. Arratsaldeko 15:00tan |
1. maila: Aroztegi – Erleaga / Iriarte – Gamio 2. ” Eskudero – Beloki / Luixa-Etxeberria |
Uztailak 12. Igandea. Goizeko 8:15tan |
2. maila: Salegi-Matxain / Garbisu – Martinez 2. ” Aranburu – Ormaetxea / Loidi – Loidi 3. ” Perez – Perez / Bereziartua – Markos 2. ” Zapiain–Lekuona/Atxostegi – Gallastegi |
Uztailak 12. Igandea. Arratsaldea. 15:30tan |
3.maila: Iraola – Gonzalez / Sonia – Ginea 3. “ Arruti – Murua / Ekain – Polo 3. “ Roteta – Ortega / Alegria- Esoain |
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka
Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
Goiherri bigarren sailkatu zen, Gaztedi B hirugarren, Akelarre laugarren, Mutriku bosgarren eta Gaztedi C seigarren