EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu dira
Arregi-Huegun, Gallastegi- Etxeberria eta Zurutuza – Manterola dira 2020ko edizioaren txapeldun berriak
Hiru hilabete eta erdiko etenaldiaren ondoren uztailaren 4-5eko asteburuan bueltatu zen Girizia elkarteak antolatzen duen txapelketa.
Aurreko asteburuan, pala txapelketaren finalerdiak jokatu ziren Madalensoron, larunbatean, uztailak 25, goizeko 8:00tan eta igandean, uztailak 26, arratsaldeko 15:15tan, hain zuzen ere.
Eta azkenean, iragan larunbatean jokatu ziren Madalensoro frontoian Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak hiru mailetan goizeko 08:15etan hasita.
Goizean goiz hasi da jaialdia, eta lau partidu jokatu dira guztira. Alde batetik nesken erakustaldi bat eta ondoren hiru maila desberdinetako finalak.
Giro ederrean ospatu ziren finalak eta hiru partiduak oso orekatuak eta maila handikoak suertatu ziren. Ikusle ugari inguratu zen Madalensoro eta segurtasun neurri zorrotzak hartuta jokatu ziren partiduak.
Nesken erakustaldi partiduan Urdangarin eta Galdos hernaniarrek, Eizmendi ahizpen aurka jokatu zuten eta garaipena bikote hernaniarrak lortu zuen 18-25 partidu eder batean.
Hirugarren mailako finalean Zurutuza eta Manterolak 23-25 gainditu zituzten Agirre eta Mendigain.
Ondoren bigarren eta lehenengo mailako finalak jokatu ziren, non Etxeberria-Gallastegik 25-24 gainditu zituzten Beloki eta Eskudero bigarren mailan eta lehenengoan Huegun-Arregik eraman zituzten txapelak, Aizpuru-Erbururi 25-21 irabazita.
Partidak jokatu ondoren, sari banaketa egin zuten, eta urtero bezala, Josetxo Gamio eta Joxe Carreraren senideekin batera, Gipuzkoako Pilota Federazio eta Oiartzungo Udaleko ordezkariak ere izan ziren. Txapelketa osoan Madalensoron giro jatorra eta polita egon da eta finalak ez dira salbuespena izan.
FINALEN EMAITZAK:
1.maila: ARREGI – HUEGUN 25 / AIZPURU – ERBURU 21
2.maila: ESKUDERO – BELOKI 24 / GALLASTEGI – ETXEBERRIA 25
3.maila: AGIRRE – MENDIGAIN 23 / ZURUTUZA – MANTEROLA 25
Erakustaldia:
Neskak: EIZMENDI II – EIZMENDI II 18 / GALDOS – URDANGARIN 25
Aurtengo Euskal herriko Pala Txapelketa, GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da eta urtero bezala UDALAren laguntza eta babesarekin jokatzen dela. Edizio honetan 84 bikotek hartu dute parte eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorri dira.
Profesionalak ez diren pilota txapelketa guztiak bertan behera
Federazioek antolaturiko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketa pribatuak eten dira. Pilota profesionalak momentuz aurrera egingo du
Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa
Pasa den igandean eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)