EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jarri dute berriro martxan
Hiru hilabete eta erdiko etenaldiaren ondoren eta segurtasun neurri guztiak beteta, asteburu honetan bueltatuko da berriro Giriziaren txapelketa
Urtarrilean hasi zen Oiartzunen Euskal Herriko Pala Txapelketa irekiaren aurtengo edizioa eta otsailean jokatu zituzten azken partiduak.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia negu eta udaberri arteko kontua izan ohi da, bataz beste 4 hilabeteko iraupena izaten duelarik, baina aurten udaran bukatu beharko dute, abuztuan zehazki.
GIRIZIA elkarteak jarraian antolatzen duen XXXVIII. edizioa da aurtengoa eta paleta gomaz jokatzen da urtero. Gizonezkoen bikoteek hiru mailatan banatuta (1-2 eta 3.maila) jokatzen dute eta guztira 80 bikotek hartzen dute parte, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako partaidetzarekin. Tamalez, nesken mailan bikote gutxi izaten dira animatzen direnak (gehienak gazte mailan).
COVID-19ak eten zuen txapelketa, bigarren fasean zenean baina orain, Girizia elkarteko pilota sailak jakinarazi duenez, honako asteburuan txapelketa bueltatuko da.
Oiartzungo Udalaren baimena jaso dutela adierazi dute, eta segurtasun neurri guztiak beteko dituztela. Partidak, —hau ez da aldatuko— Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte.
Txapelketa bigarren fasean sartuta dago eta hemendik aurrera, partida guztiak kanporaketa modura jokatuko dituztela azpimarratu dute.
Beraz, uztailaren 4an eta 5ean, bigarren faseko partiduak eta kanporaketak jokatuko dira Madalensoro pilotalekuan, eta dena ondo bidean, abuztuaren hasierarako bukatuko dute txapelketa.
EUSKAL HERRIKO PALA TXAPELKETA IREKIA
PARTIDUAK (OIARTZUN):
Uztailak 4. Larunbata. Goizeko 8:15tan |
3. maila: Bereziartua – Markos / Unsuain – Fierro 1. “ Salaberria – Huegun / Arriaga – Unda 1. “ Urrutia – Madariaga / Elejalde – San Miguel 2. “ Mitxelena- Luarizayerdi / Ormazabal – Muñoa |
Uztailak 4. Larunbata. Arratsaldeko 15:00tan |
2. maila: Arana – Gomez /Zapiain – Lekuona 3. “ Agirre – Mendigain / Vela – Flores 3. “ Ferreiro – Goñi / Zurutuza – Manterola |
Uztailak 5. Igandea. Goizeko 8:15tan |
2. maila: Salegi- Matxain / Luixa –Luluaga 2. “ Muñiz – Gametxo / Garbisu – Martinez 3. “ Ituarte – Manzisidor / Vitoria – Vitoria 3. “ Vicente – Arizabalo / Sonia – Ginea |
Uztailak 5. Igandea. Arratsaldeko 15:30ean |
3. maila: Hernandez – Suspe / Aizpurua – Ruiz 3. “ Alegria – Esoain / Mikela – Zelaia 1. “ Aizpurua – Bikutze / Txoperena – Gastesi |
Buruz Buruko Txapelketaren aurre ligaxkako lehen partida jokatu da
Ansa II.ak lehen lau puntuak lortu ditu Zubiri handi baten aurka (30-26)
Plazaz Plazako finalaurdenak jokatu dira Donamarian
Emaitzak: Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22 Ruiz de Infante-Ruiz de Larramendi 17 eta Arrizabalaga-Mendiburu 22 Aldai-Oses 7
Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute
Uztailak 31n hasiko da lehiaketa eta irailaren 11n jokatuko da finala