MENDI LASTERKETAK
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Duela egun batzuk aurkeztu zuten Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren behin-behineko egutegia. Hamar proba izango dira okerrik ezean. Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan.
Egutegia:
Igantzi Irailak 5
Igartza Irailak 11
Urduña Irailak 18
Arriaran Irailak 25
Arespalditza Urriak 2
Ibarra Urriak 9
Zegama Urriak 16
Amasa Urriak 23
Aia Urriak 30
Aduna Azaroak 13
Pasa den urtea gorabeheratsua izan zen oso eta proba batzuk ezin izan ziren lehiatu baina hala ere zirkuitua gauzatu egin zen, bere neurrian eta COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaerak baldintzaturiko egoeran.
2020ko sailkapena
Gizonezkoak
1 ERGUIN DORRONSORO JON 200 puntu Master 40
2 URRESTARAZU GARCIA JOSU 180 puntu Elite
3 ORDEÑANA ETXEBARRIA ALEXANDER 154 puntu Master 40
4 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 133 puntu Elite
5 SALEGI ARANBERRI EÑAUT 111 puntu 25 urtez azpikoak
Emakumezkoak
1 GOMEZ IJALBA MARIA 200 puntu Master 35
2 MUJIKA ERRASTI MAYI 180 puntu Elite
3 ORONOZ MATEO ENARA 162 puntu Elite
4 PEQUEÑO URANGA AINARA 146 puntu Elite
5 PEREIRO GONZALEZ INMA 66 puntu Master 35
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua Euskal Herriko zazpi probintzietan zehar burutu ohi da eta edonork har dezake parte, bai kirolari herrikoiek eta bai federatuek.
Aurreneko edizioa 2010. urteko Urrian egindako bilera batetik sortu zen, helburua Euskal Herrian dauden mendi duatloiak bat egin eta mendi duatloi zirkuitu bat osatzea izan zelarik.
Kirol honi bultzada haundi bat ematea zen asmoa eta horretarako honako erronkak zehaztu ziren:
- Mendi duatloia bultzatzea: lehen egiten ziren proba batzuei beste berri batzuk erantsita, zirkuituak halako gorputz bat hartzen du, eta proben antolatzaileei gauzak errazten zaizkie.
- Kirolari herrikoiei ate bat zabaltzea: kirolari herrikoiak ez dira animatzen proba ofizialetan parte hartzera eta zirkuitu honek aukera bat zabaltzen die kirola egin beste asmorik ez duten horiei ere, lehiaz gain, kirola modu osagarrian eta osasuntsuan praktikatzeko.
- Naturarekiko lotura eta errespetua: asfaltotik nolabait urrunduta, zirkuitu honek aukera aparta ematen du naturarekin erabat lotuta dauden ibilbideetan barrena ibiltzeko, ingurumen-irizpideak kontuan hartuta.
- Sustapena edo promozioa: zaletasun bila, izan ere, asmoa eta helburua da kirol hau ume eta gaztetxoen artean zabaltzea eta proba nagusiak diren egunetan, probatxo bat antolatzen da haientzat, kirol honekin eta honetaz gozatu dezaten.
- Herri eta auzo txikietara iristea: zirkuituko proba gehienak biztanle gutxiko lekuetan izaten dira, horrela, herri eta auzo hauei bizia ematen zaielarik.
Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskadiko Halterofilia Federazioak formalki eskatu du Nazioarteko Halterofilia Federazioko kide izatea
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban