MENDI LASTERKETAK

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute

2021/06/23

Duela egun batzuk aurkeztu zuten Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren behin-behineko egutegia. Hamar proba izango dira okerrik ezean. Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan.

Egutegia:

Igantzi        Irailak 5

Igartza        Irailak 11

Urduña       Irailak 18

Arriaran    Irailak 25

Arespalditza Urriak 2

Ibarra         Urriak 9

Zegama      Urriak 16

Amasa        Urriak 23

Aia              Urriak 30

Aduna        Azaroak 13

Pasa den urtea gorabeheratsua izan zen oso eta proba batzuk ezin izan ziren lehiatu baina hala ere zirkuitua gauzatu egin zen, bere neurrian eta COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaerak baldintzaturiko egoeran.

2020ko sailkapena

Gizonezkoak

1 ERGUIN DORRONSORO JON 200 puntu Master 40

2 URRESTARAZU GARCIA JOSU 180 puntu Elite

3 ORDEÑANA ETXEBARRIA ALEXANDER 154 puntu Master 40

4 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 133 puntu Elite

5 SALEGI ARANBERRI EÑAUT 111 puntu 25 urtez azpikoak

Emakumezkoak

1 GOMEZ IJALBA MARIA 200 puntu Master 35

2 MUJIKA ERRASTI MAYI  180 puntu Elite

3 ORONOZ MATEO ENARA 162 puntu Elite

4 PEQUEÑO URANGA AINARA 146 puntu Elite

5 PEREIRO GONZALEZ INMA 66 puntu Master 35

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua Euskal Herriko zazpi probintzietan zehar burutu ohi da eta edonork har dezake parte, bai kirolari herrikoiek eta bai federatuek.

Aurreneko edizioa 2010. urteko Urrian egindako bilera batetik sortu zen, helburua Euskal Herrian dauden mendi duatloiak bat egin eta mendi duatloi zirkuitu bat osatzea izan zelarik.

Kirol honi bultzada haundi bat ematea zen asmoa eta horretarako honako erronkak zehaztu ziren:

 

  • Mendi duatloia bultzatzea: lehen egiten ziren proba batzuei beste berri batzuk erantsita, zirkuituak halako gorputz bat hartzen du, eta proben antolatzaileei gauzak errazten zaizkie.
  • Kirolari herrikoiei ate bat zabaltzea: kirolari herrikoiak ez dira animatzen proba ofizialetan parte hartzera eta zirkuitu honek aukera bat zabaltzen die kirola egin beste asmorik ez duten horiei ere, lehiaz gain, kirola modu osagarrian eta osasuntsuan praktikatzeko.
  • Naturarekiko lotura eta errespetua: asfaltotik nolabait urrunduta, zirkuitu honek aukera aparta ematen du naturarekin erabat lotuta dauden ibilbideetan barrena ibiltzeko, ingurumen-irizpideak kontuan hartuta.
  • Sustapena edo promozioa: zaletasun bila, izan ere, asmoa eta helburua da kirol hau ume eta gaztetxoen artean zabaltzea eta proba nagusiak diren egunetan, probatxo bat antolatzen da haientzat, kirol honekin eta honetaz gozatu dezaten.
  • Herri eta auzo txikietara iristea: zirkuituko proba gehienak biztanle gutxiko lekuetan izaten dira, horrela, herri eta auzo hauei bizia ematen zaielarik.
Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera

Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da