HERRI KIROLAK/AIZKORA
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa, Ozetan
Argazkia: Antsoain Herri KIrol taldea
Larunbatean jokatu zen Ozetan Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketako beste jardunaldi bat
Iragan larunbatean EHko 4×4 txapelketako jardunaldia izan genuen Ozetan arratsaldeko 17.00etan hasita, zeinean 300 kilotan gizonezkoak aritu ziren eta 260tan emakumezkoak.
Euskal Herriko launakako lehen txapelak erabaki ondotik, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 260 kiloko txapelketan lehiatzen hasiak dira jadanik. Gizonezkoetan bi multzotan banatuak aritu ziren. A multzoan, Beti Gazterekin batera, Berriozar A, Ibarra, Ñapurrak eta Txantrea jardun zuten eta B multzoan, Gaztedi, Berriozar B, Antsoain eta Bizindar. Emakumezkoetan berriz zortzi talde ibili ziren lehian: Beti Gazte, Bizindar, Txantrea A eta B, Badaiotz A eta B, Gaztedi eta Ibarra.
Gizonezkoen A multzoan Ibarra nagusitu zen 5 punturekin, bigarren Beti Gazte 4 puntu irabazita eta jarraian Ñapurrak 3, Berriozar 1,5 puntu eta Txantrea 1,5 puntu pilatuta.
B multzoan, gizonezkoen taldeek honako puntuaketa lortu zuten: lehenengo postua Gaztedirentzat izan zen 3,5 punturekin eta hurrenez hurren Berriozar 3,5, Antsoain 2 puntu eskuratuta eta Bizindar puntu bakarrarekin.
Emakumezkoetan aldiz, Gaztedik lortu zuen lehenengo postua 7,5 punturekin, Beti Gazte jarraian 7,5, Txantrea B 6 puntu, Badaiotz A 5 puntu, Ibarrak 4 lortu zituen, Badaiotz B 3, Txantrea A 2 eta Bizindar puntu bakarra erdietsita.
Hemendik aurrerako jardunaldiak abenduaren 8an berriro ere Ozetan eta abenduaren 14an Berriozarren jokatuko dira. Datorren igandekoan, Ozetan emakumezkoak ariko dira 260 kilotan (Bizindar, Txantrea A, Txantrea B, Ibarra, Beti Gazte, Gaztedi, Badaiotz a, Badaiotz B) eta gizonezkoak 300 kilotan (Beti Gazte, Ibarra, Ñapurrak, Berriozar A, Berriozar B, Txantrea, Gaztedi, Antsoain, Bizindar).
Azkenik eta Euskal Herriko txapelketari amaiera emateko, abenduaren 21ean Artziniegan jokatuko dute txapelketa mistoa (280 kilo). Honetan, Beti Gazte, Bizindar A eta B, Ibarra A eta B, Txantrea, Antsoain, Gaztedi eta Berriozar lehiatuko dira.
Publiée par Antsoain Herri Kirol Taldea Sokatira sur Dimanche 1 décembre 2019
Amaitu da 2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Pasa den larunbatean jokatu zen azken saioa, non Gaztedi C-k irabazi zuen 680 kiloko txapelketa mistoa
Gaztedi Ak jantzi du 560 kiloko txapela
Hirugarren eta azken jardunaldian berriro ere irabazita, kategoriako txapela merezimendu osoz jantzi zuten
560 kiloko bigarren jardunaldia jokatu da Erandion
Tiraldi denak irabazita Gaztedi A nagusitu zen, eta atzetik Goiherri eta Gaztedi B sailkatu ziren