HERRI KIROLAK/AIZKORA
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa bihar Laukizen
Beti Gaztek lehena egin zuen lehen jardunaldian. Argazkia: erran.eus
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketako lehen jardunaldia Artziniegan egin ondoren, bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbata, Laukizen, 17.00etan. Emakumezkoen mailan 240 kilotan neurtuko diren laukoak hauek dira, lehen ekitaldian sailkatu ziren ordena erabiliz: Lesakako Beti Gazte, Ibarra, Gaztedi, Antsoain eta Bizindar. Gizonezkoen mailan, 320 kilotan, ordena honetan sailkatu ziren Artziniegan: Ibarra A, Beti Gazte, Txantrea, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra B, Gaztedi eta Bizindar.
Artziniegako puntuazioa
Lehen jardunaldian, 240 kiloko emakumeen kategorian irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar.
Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin, Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketako lehen saioa Artziniegan jokatu zen azaroaren 10ean, eta bihar, larunbata, Laukizen izando da bigarren saio. Txapelketa abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Bi jardunaldiak irabazi eta guztira 10 puntu eskuratu zituen. Bigarren Gaztedi geratu zen 8 punturekin eta Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan