EUSKAL SELEKZIOA/K-1

Euskal Herriko K-1 kiroleko selekzioa Rigako Munduko Txapelketara bidean

2018/10/03

K-1 kiroleko Euskal Selekzioak parte hartuko du urriaren 4tik 7ra Rigan (Lituania) egingo den amateur mailako 2018ko Munduko Txapelketan.

Atzo egin zuten aurkezpena Zornotzan, eta dagoeneko Riga bidean dira Euskal Herriko K-1 Federazioaren izenean Munduko Txapelketan parte hartuko duten Aratz Garmendia, Lander Ripodas eta Alex Timoth kirolariak, EAE, Nafarroa eta Iparraldea herrialdeetako ordezkariak, alegia. Euskal Herriko selekzioa ofizialki ordezkatuko dute bertan.

Euskal Herriko K-1 kiroleko Federazioa antolatzen hasi eta gutxira etorri zaie nazioartean modu ofizialean jarduteko gonbidapena. Gales, Bretainia Handiko eta Ipar Irlandako eredua jarraituta, Federazioa erakunde pribatu modura erregistratuta dago, eta modu horretan ofizialki onartu dute K-1 nazioarteko federazioetan. Oraingo honetan, amateur mailako K-1 Munduko Federazioak berak gonbidatu ditu Euskal Herriaren izenean Rigako Munduko Txapelketan beste 63 herrialdetako ordezkariekin batera modu ofizialean jarduteko.

Euskal Herriko Txapelketa

EHK-1 Federazioa Euskal Herriko Txapelketa prestatzen ari da orain. Zornotzan jokatuko da azaroaren 24an, eta horrek bidea emango die K-1 kiroleko euskal ordezkaritza 2019ko martxoan Ingalaterran jokatuko den Munduko Txapelketan modu ofizialean aritzeko.

<iframe src="https://host1.bideometa.net/vcloud_hamaika_mammoth/hamaika_mammoth_embed_kodea.php?nid=83514&title=K-1eko-Euskal-Selekzioak-urriaren-4tik-7ra-ospatuko-den-Letoniako-mundialean-egongo-da&saioa=Gurean-Gaur&is_hide_h1=1&is_ehuneko_ehun=1&is_poster=1&my_time=1538634500" width="340" height="180" scrolling="no" style="border:0px;" allowfullscreen webkitallowfullscreen mozallowfullscreen oallowfullscreen msallowfullscreen></iframe>

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>

ENEKO BIDEGAIN
IRAKASLEA, IDAZLEA, KAZETARIA
enbata.info

«Ez gara kirolaz ari. Politika da, eta politika bakarrik»

EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus

«Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraz»

BEÑAT ZARRABEITIA
KAZETARIA
naiz.eus

«Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad»

KIKE ZURUTUZA
EH KIROLA ELKARTEA
noticiasdegipuzkoa.eus

«La Euskal Herria Txapela debe tener continuidad y convertirse en un clásico del verano»

San Ignacio 0-2 Reala

San Ignacio 0-2 Reala

Reala nagusi izan da Faduran jokatutako VIII. Euskal Herria Koparen bigarren finalerdian. Hartara, finala Erreala eta Athleticen artean jokatuko da, finalaren zelaia eta data oraindik zehazteke daude baina.

Athletic 3-Eibar 1

Athletic 3-Eibar 1

Athletic izango da VIII. Euskal Herria Kopako finalean, lehen finalerdian Eibarri garaituta. Bigarren finalerdia San Ignacio – Realaren arteko partidan erabakiko da, asteartean Faduran (Getxo).

Mulier 1-San Ignacio 2

Mulier 1-San Ignacio 2

San Ignacio taldeak irabazi eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan: Realaren aurka jokatuko du finalerdietan.