HERRI KIROLAK
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa irabazi du Josu Marturetek
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean, abenduaren 18an, eguerdiko 11:30ean Urdulizko (Bizkaia) Iparralde kiroldegian, bertan honako herri-kirolariak aritu zirelarik nor baino nor gehiago: Josetxo Urrutia eta Iosu Marturet nafarrak, Beñat Obieta eta Pablo Alvarez bizkaitarrak eta Gorka Etxeberria eta Unai Goitia gipuzkoarrak. Egin beharreko lanak, 18 kiloko ingudearekin minutu eta erdian ahalik eta jasoaldi gehien egitea.
Azkenean, Josu Marturet nafarra izan zen txapelduna 88 jasoaldirekin, Gorka Etxebarria bizkaitarra bigarren sailkatu zen 86 jasoaldirekin eta Josetxo Urrutia leitzarrak osatu zuen podiuma, 18 kiloko ingudeari 84 jasoaldi eman zizkiolarik. Atzetik sailkatu ziren Unai Goitia gipuzkoarra (81 jasoaldi), Beñat Obieta bizkaitarra (77 jasoaldi) eta Pablo Alvarez bizkaitarra (67 jasoaldi).
Ingude-jasotze txapelketaz gain, txinga-eroate txapelketa eta giza probako bigarren multzoa ere lehian aritu ziren Urdulizen.
Gizonezkoen Euskal Herriko txinga-eroate txapelketan Kerman Perez de Heredia arabarrak nagusitasunez jantzi zuen txapela, 44 plaza eginda. Eloy Salterain bizkaitarra izan zen bigarren (11 plaza eta 0,87 metro) eta Jon Beobide arabarra hirugarren (4 plaza, ¾ eta 5,03 metro).
Giza probako bigarren multzoan, berriz, Joseba Sanchez, Bernardo Ureta, Juan Carlos Lopez eta Iker Murueta aritu ziren. Joan den larunbatean Eneko Bilbao bizkaitarrak egindako marka (2 plaza eta laurden eta metro bat eta 22 zentimetro) hobetu behar zuten txapela janzteko. Amaitzerako, Joseba Sanchez arabarra suertatu zen txapeldun, 800 kiloko harriarekin bi plaza, ¾ eta 0,27 metro egin baitzuen, Bilbaoren marka urratuz.
SAILKAPENAK
Euskal Herriko Ingude Txapelketa
1 Josu Marturet 88 jasoaldi
2 Gorka Etxebarria 86 jasoaldi
3 Josetxo Urrutia 84 jasoaldi
4 Unai Goitia 81 jasoaldi
5 Beñat Obieta 77 jasoaldi
6 Pablo ALvarez 67 jasoaldi
Txinga eroate txapelketa
1 Kerman Perez de Heredia 44 plaza
2 Eloy Salterain 11 plaza-0,87m
3 Jon Beobide 4 plaza-3/4-5,03m
Giza Proba
1 Joseba Sanchez 2 plaza-3/4-0,27m
2 Iker Murueta 2 plaza-1/2-5,85m
3 Bernardo Ureta “Urpe” 2 plaza-1/4-4,74m
4 Juan Carlos Lopez 2 plaza-5,80m
Amets Aranberri eta Aitziber Urkiola gailendu dira Aiako XI.Mendi Lasterketan
Denera 276 lasterkari izan zituen probak, 231 gizonak eta 45 emakumeak
Oihana Azkorbebeitiak Kangas Mountain Maxi Trail mendi lasterketa irabazi du
Silvia Trigueros bigarren sailkatu zen
Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia aurkeztu dute
Bi urteko etenaldi baten ondoren, martxoaren 26an lehiatuko da probaren XXIX. edizioa