IGERIKETA
Euskal Herriko Igeriketa Kluben Kopa, Tolosan
Argazkiak: bidasoa21.org
Asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian ospatu zuten igeriketako Euskal Herriko Kluben Kopa
Euskal Herri mailan taldeka ospatzen den txapelketa garrantzitsuenean Bidasoa Igeriketa Klubak bere nagusitasuna erakutsi du.
Iragan asteburuan, azaroaren 30 eta abenduaren 1ean, Tolosako Usabal igerilekuan igeriketako Euskal Herriko Kopa jokatu zen hurrengo kluben parte hartzearekin: C.D. Amaya , C.D. Fortuna, C.D.N. Bidasoa, C.N. Judizmendi, C.N. Santurtzi ,Galdakao I.T., Getxo Igeriketa Bolue K.E., S.D.Anaitasuna eta Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea.
Euskal herriko talde indartsuenen arteko lehia gogorraren ondotik Bidasoak bi kategoriatan irabazi zuen:gizonezkoen mailan puntu askoko aldea atera zion bigarren geratu zen Tolosaldeari, hirugarrena Getxo izan zelarik. Emakumezkoen artean ere, bidasotarrek aise irabazi zuten Getxo eta Amayaren aurka
Txapelketa berezia da honakoa, izan ere, normalean igeriketan lehiatzen direnean nahiko bakarkako ikuspegia nagusitzen da baina honakoan ikuspegia erabat taldekoa da. Egutegiko proba guztietan parte hartu behar da eta proba bakoitzeko bi igerilarik parte hartzen dute, eta egiten dutenaren arabera puntuak lortzen dira. Norberaren frogak puntuak lortzeko izaten dira eta igande arratsaldean asteburu osoan pilatutako puntuek Kopako sailkapen orokorra osatzen dute.
IKT Tolosaldea, Euskal Herriko Kopan:https://t.co/HWVaWstqLG
— Tolosaldeko Kirolak (@TolosaldeaKirol) December 3, 2019
Sailkapena
Sailkapen Orokorra honela geratu zen, kontutan izanda emakumezko zein gizonezkoen kategorietan lorturiko puntuak zenbatzen direla:
Guztiak, Open
1. C.D.N. Bidasoa 1.294
2. Getxo Igeriketa Bolue K.E. 1.019
3. Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 895
4. C.D. Amaya 870
5. S.D. Anaitasuna 843,5
6. C.N. Judizmendi 727,5
7. Galdakao I.T. 500
8. C.D. Fortuna 349
9. C.N. Santurtzi 275,00
Emakumezkoak, Open
1. C.D.N. Bidasoa 634
2. Getxo Igeriketa Bolue K.E. 548
3. C.D. Amaya 498
4. S.D. Anaitasuna 409
5. Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 408
6. C.D. Fortuna 349
7. C.N. Judizmendi 287
8. Galdakao I.T. 266
9. C.N. Santurtzi
Gizonezkoak, Open
1. C.D.N. Bidasoa 660
2. Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 487
3. Getxo Igeriketa Bolue K.E. 471
4. C.N. Judizmendi 440,50
5. S.D. Anaitasuna 434,50
6. C.D. Amaya 372,00
7. C.N. Santurtzi 275
8. Galdakao I.T. 234
9. C.D. Fortuna
Igeriketa
Mikel Bildosola, Europako markak hausten
Elkarrizketa Mikel Bildosola (Getxo) igerilariarekin
Euskal Herriko 1. mailako 20-21 Waterpolo Ligak hasi dira
Azken bi asteburuotan hasiera eman zaie Euskal Herriko 1. mailako emakumezko zein gizonezkoen Waterpolo Senior Ligei
Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Lasarte-Orian
Emakumezkoen 3000 metroko lehiaketan Itxaso Alonsok egin zuen denborarik onena eta gizonezkoetan Haigor Arangurenek