ERRUGBIA

Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa

2018/11/12

Argazkia: Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketaren aurkezpena, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)

[naiz.eus] Hilaren 17an egingo dute Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa, Baionan

Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an Lapurdiko hiriburuan egingo da Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.

ASB Baionako Kirol Elkartearen egoitzan egin dute Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.

Hitzordua antolatzen duen Udalbiltzako ordezkariez gain, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek ere hartu dute parte aurkezpenean.

Udalbiltzako lehendakari eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek adierazi duenez, Euskal Herriaren kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea du helburu topaketak.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko taldeen arteko neurketekin hasiko da egitaraua, arratsaldeko 15.00etan, Baionako Pierre Cacaregit zelaian. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrean.

Errugbiaz arituta, ezin zen falta hirugarren denbora. Partida guztiak bukatuta izango da hori, arratsaldeko 18.00etan.

Ondoren, 19.00etan, sariak banatuko dituzte.

Topaketaren harira, euskal emakume errugbilarien inguruko argazki galeria ere prestatu dute, hilaren 18ra arte Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo dena.

Twitter

<a class="twitter-timeline" data-height="400" data-theme="light" data-link-color="#981CEB" href="https://twitter.com/ehkirola?ref_src=twsrc%5Etfw">Tweets by ehkirola</a> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>
Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Lehen Txapelketa Txapelik gabe

Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA     Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...