ERRUGBIA
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Argazkia: Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketaren aurkezpena, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
[naiz.eus] Hilaren 17an egingo dute Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa, Baionan
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an Lapurdiko hiriburuan egingo da Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
ASB Baionako Kirol Elkartearen egoitzan egin dute Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
Hitzordua antolatzen duen Udalbiltzako ordezkariez gain, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek ere hartu dute parte aurkezpenean.
Udalbiltzako lehendakari eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek adierazi duenez, Euskal Herriaren kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea du helburu topaketak.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko taldeen arteko neurketekin hasiko da egitaraua, arratsaldeko 15.00etan, Baionako Pierre Cacaregit zelaian. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrean.
Errugbiaz arituta, ezin zen falta hirugarren denbora. Partida guztiak bukatuta izango da hori, arratsaldeko 18.00etan.
Ondoren, 19.00etan, sariak banatuko dituzte.
Topaketaren harira, euskal emakume errugbilarien inguruko argazki galeria ere prestatu dute, hilaren 18ra arte Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo dena.
Bertan behera geratu da Euskal Kosta Krosa
Irailean lehiatzekoa zen Euskal Kosta Krosa lasterketaren laugarren edizioa ez da azkenean egingo lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzeko
Zierbena eta Donostiarra, Euskadiko Txapeldunak
Emakumezkoetan Donostiarra eta gizonezkoetan Zierbena nagusitu dira aurrenekoz Lekeition lehiatutako Euskadiko Txapelketan
Urrezko aizkolari zein harrijasotzaileen finalak, igande honetan
Aizkorako finalan Larrañaga, Vicente eta Txikia IV.a; harrian Magunazelaia, Lopetegi eta Peñagarikano batetik eta Virginia Finol, Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza bestetik