ERRUGBIA
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Argazkia: Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketaren aurkezpena, Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)
[naiz.eus] Hilaren 17an egingo dute Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa, Baionan
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an Lapurdiko hiriburuan egingo da Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
ASB Baionako Kirol Elkartearen egoitzan egin dute Euskal Herriko emakume errugbilarien topaketaren bigarren edizioa.
Hitzordua antolatzen duen Udalbiltzako ordezkariez gain, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek ere hartu dute parte aurkezpenean.
Udalbiltzako lehendakari eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek adierazi duenez, Euskal Herriaren kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea du helburu topaketak.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko taldeen arteko neurketekin hasiko da egitaraua, arratsaldeko 15.00etan, Baionako Pierre Cacaregit zelaian. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrean.
Errugbiaz arituta, ezin zen falta hirugarren denbora. Partida guztiak bukatuta izango da hori, arratsaldeko 18.00etan.
Ondoren, 19.00etan, sariak banatuko dituzte.
Topaketaren harira, euskal emakume errugbilarien inguruko argazki galeria ere prestatu dute, hilaren 18ra arte Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo dena.
Binakako Master Txapelketako finala igandean jokatuko da
Amaia Aldai-Oihane Orbegozo eta Patri Espinar-Naroa Agirre bikoteak neurtuko dituzte indarrak
Ostiral honetan hasiko da Aretan 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko Elite txapelketa
Abenduaren 18an aurreneko finalaurdena jokatuko da: Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana)
Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada
Zorionak Luis Mari Elustondo, Nerea Zalabarria, Jon Redondo eta David Salinas-Armendarizi gaur emandako pausuagatik. Ofiazltasunaren alde, adorea eta kemena!