EUSKAL PILOTA
Euskal Herriko Bote Luzea txapelketako finalerdiak atzeratu dira
Asteburu honetarako programatuak zeuden 2020ko Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketako finalerdiak bertan behera geratu dira eguraldia dela eta
Aurreko asteburuan jokatua zen (2020-09-20) ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia, honako emaitzekin:
– Bizkaia Bat 9 – Senpere Bi 0
– Gipuzkoa Bat 4 – Amikuze 5
– Bizkaia Bi 6 – Senpere Bat 5
Lehendabiziko jardunaldian aldiz, irailaren 5ean jokatutakoa, honako emaitzak eman ziren: Bizkaia Bat 7 / Gipuzkoa Bat 4, Senpere Bi 2 / Amikutze 9 eta Senpere Bat 6 / Itxasuarrak 4.
Irailaren 12an, Saran jokatu zen bigarren jardunaldia hurrengo emaitzekin: Gipuzkoa Bat 9 / Senpere Bi 2, Iparralde (Itxasu) 2 / Bizkaia Bi 9 eta Iparralde (Amikuze) 4 / Bizkaia Bat 8
Behin ligaxka amaituta eta emaitza guztiak kontutan hartuta, honela gelditu zen sailkapena:
A MULTZOA
- Bizkaia 1, 6 puntu
- Iparralde-Amikuze (Nafarroa Beherea), 5 puntu
- Gipuzkoa, 4 puntu
- Iparralde-Senpere 2 (Lapurdi), 3 puntu
B MULTZOA
- Bizkaia 2, 4 puntu
- Iparralde-Senpere 1 (Lapurdi), 3 puntu
- Iparralde-Itxasuarrak (Lapurdi), 2 puntu
Gauzak horrela, Bizkaiko eta Iparraldeko taldeak sailkatu ziren finalerdietarako: Bizkaia 1 eta Iparralde-Senpere 1 batetik, eta Bizkaia 2 eta Iparralde-Amikuze bestetik.
Aurtengo txapelketako ezusteko nagusiena Gipuzkoaren porrota izan da, izan ere, bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta ez du lortu finalerdietara pasatzea.
Txapelketaren edizio guztietan iritsi da Gipuzkoa finalera (bosgarren edizioa da aurtengoa), baina ez du txapelik janzterik lortu: lehendabizikoan Lapurdi 1ek irabazi zion, eta bigarrengoan, hirugarrengoan eta laugarrengoan Bizkaia nagusitu zen. Bosgarren edizio honetan ere ezin izango du txapela etxera eraman, bere multzoan hirugarren sailkatu da, eta lehendabiziko bientzat baitziren finalerdietara pasatzeko txartelak.
Finalerdiak asteburu honetan ziren jokatzekoak Berrizen, baina lehen aipatu bezala eguraldiaren kaxkartzearen ondorioz, momentuz bertan behera geratu dira.
Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa
Bi taldetan banatuta arituko dira lehian zazpi taldeak:
A Multzoa
- Bizkaia 1
- Gipuzkoa
- Lapurdi (Senpere 2)
- Nafarroa Beherea (Amikuze)
B Multzoa
- Bizkaia 2
- Lapurdi (Senpere 1)
- Lapurdi (Itsasu)
Ligaxka jokatuko dute aurrena multzo bakoitzeko taldeen artean, irailaren 6tik 20ra bitarteko asteburuetan. Liga faseko hiru jardunaldiak jokatu ostean, multzo bakoitzeko lehen bi talde onenak, irailaren 27an izango diren finalerdiak jokatuko dituzte (A1 vs B2 eta B1 vs A2), partidu bakarrera. Azkenik, eta eguraldiak laguntzen baldin badu, finala, urriaren lehenbiziko asteburuan jokatzea espero da.
Bote luzea
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.
Gaubeka eta Gordon, Bizkaia Torneoaren txapeldunak
Finalean Fusto eta Del Riori 3-0 irabazita (10-8, 10-4 eta 10-8)
Lehen txapelak jokoan Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketan
Igande honetan Uharte Arakilen gomazko paletan gazteen eta bigarren mailako finalak eta eskuz pilota goxoko gazteen eta seniorrenak jokatuko dira
San Fermin Erremonte Torneoa aurkeztu dute
Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14ra arte luzatuko da, egun horretan bi final jokatuko direlarik