BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.
Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.
Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.
FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.
18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!
Alaves, bigarrena sailkapenean
Bigarren bueltako zortzi partida jokatuta, Alavesek bigarren postua bereganatu du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenean. Reala dago buruan
Alaves 2-0 Reala
Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako zortzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka
Eibar 2-2 Athletic
Berdinduta amaitu da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako zazpigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka
Alaves-Reala, ostegunean
IV. Euskal Herria Txapelaren hamazortzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Eibar-Athletic, asteazkenean
IV. Euskal Herria Txapelaren hamazazpiarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe
Reala buruan; bigarren finalista aidean oraindik
Bigarren bueltako sei partida jokatuta, Reala nagusi da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenean. Bigarren postua aidean dago oraindik