BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

by | 2021/12/02

Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez

EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.

Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.

Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.

FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.

18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!

Eibar-Osasuna, uztailaren 2an

Eibar-Osasuna, uztailaren 2an

IV. Euskal Herria Txapelaren hogeigarren jardunaldia izango da, denboraldiko azkena. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Alaves-Osasuna, asteazkenean

Alaves-Osasuna, asteazkenean

IV. Euskal Herria Txapelaren hemeretzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Alaves, bigarrena sailkapenean

Alaves, bigarrena sailkapenean

Bigarren bueltako zortzi partida jokatuta, Alavesek bigarren postua bereganatu du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenean. Reala dago buruan

Alaves 2-0 Reala

Alaves 2-0 Reala

Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako zortzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

Eibar 2-2 Athletic

Eibar 2-2 Athletic

Berdinduta amaitu da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako zazpigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

Alaves-Reala, ostegunean

Alaves-Reala, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren hamazortzigarren jardunaldia izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe