BIDEO-JOKOAK/EHeTXAPELA FIFA21
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
EHKirolak babestutako ekimena Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialetik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.Euskarak, bideo-jokoek eta kirolak bat egingo dute beste batez Euskal Herria eTxapelaren erakustaldi bereziari esker. FIFA 21 bideo-joko ezaguna hartuta bertan hauta daitezkeen euskal taldeekin partiduak jokatzeari ekingo diote bideojokozale adituek etzi, Euskararen Egunean, emango dugun zuzeneko emanaldian.
Twitch bidez egingo den saio honen babesle ofiziala da EHKirola egitasmoa; Euskal Herrian kirol guztietako ligak, kopak eta txapelketak antolatzea izanik, eremu digitalera pasatzeko erabakia hartu dute Game Erauntsia Elkartearekin batera. Euskal selekzioen ofizialtasuna eta Euskal Herriko kirolaren nazioarteko ordezkaritza lortzeko helburua bilatzen dute modu horretara.
Euskararen Eguna izanik, abenduaren 3a aukeratu dugu erakustaldi hau egiteko. Esan bezala, euskara bideo-jokoekin zein kirolarekin uztartu nahi dugu: horretarako bide aproposena komunitatearekin bat egitea eta elkarrekin euskaraz ondo pasatzea dela deritzogu.
FIFA 21en ezin daitekeenez euskal selekzioa erabili, euskal talde desberdinekin egindako partiduak ikusiko ditugu zuzeneko berezi honetan: Athletic, Alaves, Eibar, Reala eta Osasuna taldeen arteko norgehiagokak bideratuko dituzte FIFAko gure adituek.
18:30etatik aurrera egongo gara Game Erauntsiaren Twitcheko kanal ofizialean. Bertan egongo dira Maitane, Haritz, Ekaitz eta Axigara partiduak jokatzen eta esatari lanak egiten. Etor zaitez ondo pasatzera eta zure ekarpenak egitera. Zuen zain egongo gara!
Alaves-Osasuna, larunbatean
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita
Alaves-Osasuna norgehiagoarekin hasiko da VI.EHTxapela 2021/22 edizioa
Irailaren 18an jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita.
V. Euskal Herria Txapelaren finala: Reala 1-3 Osasuna
Osasunak jantzi du aurtengo txapela partida on bat jokatuta
«V.Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopa» finalari begira
Aurkezpen ofiziala egin dugu gaur Stadiun Gal futbol zelaian, Igor Emery eta Ion Andoni Goikoetxearekin.
Abuztuaren 6an jokatuko da V. Euskal Herria Txapelaren finala
Reala-Osasuna, aurrez-aurre, Irungo GAL futbol zelaian, arratsaldeko 20:30etan
Osasuna 0-1 Reala
Realaren garaipenarekin amaitu da aurtengo V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren sailkapen fasea. Finalean Reala eta Osasuna izango ditugu aurten ere