FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Futbol Selekzioa zelaietan berriro
I Basque Country International Women’s Cup
Euskal Futbol Selekzioa zelai baten gainean bilduko da berriro. 2017ko azaroaren 25ean jokatu zuen azkeneko partida. Eibarren izan zen, Txekiar Errepublikaren aurka, eta 2-1 irabazi zuen.
? ?????? ??????? ????????????? ?????´? ??? txapelketa hasiko da https://t.co/4SZleM4ne2
? Arranca la ?????? ??????? ????????????? ?????´? ??? https://t.co/chmPygrRhG pic.twitter.com/R9mNOSbwyJ
— Euskadiko Futbol Federakundea – Federación Vasca (@EFF_FVF) March 30, 2021
Oraingoan ‘Basque Country International Womens Cup‘ txapelketan ikusiko dugu. Txapelketa atzo bertan aurkeztu zuten Bilboko Itsas Museoan Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Iñigo Juaristi hautatzaileak eta Aintzane Encinas haren laguntzaileak.
? ?????? ??????? ????????????? ?????´? ??? ?
? Apirilak 8-11 Abril
? Euskal Selekzioa
? @Argentina
? @thenff
? @FVF_Oficial? Lezama / Zubieta
? @eitb @eitbkirolak #BatzenGaituelako ❤?⚪ pic.twitter.com/AC6SDMBCWS
— Euskadiko Futbol Federakundea – Federación Vasca (@EFF_FVF) March 31, 2021
Lauko txapelketa izango da. Euskal Selekzioa, Argentina, Nigeria eta Venezualaren artean. Lezaman eta Zubietan jokatuko dira partidak. COVID-19aren murrizketak direla eta, harmailak hutsik egongo diren arren, partidak ETBk emango ditu.
Txapelketa FIFAko egutegiaren barruan jokatuko da. Hau da, selekzioen partidak jokatzeko Nazioarteko Federazioak aukeratuta dauzkan egunetan.
Bi finalaurreko izango dira, hirugarren eta laugarren sailkatuak definitzeko balioko duen partida batekin eta lehen edizio honetako selekzio txapelduna izendatzeko finalarekin.
Egutegia
- Apirilak 8 (18:30): Argentina-Nigeria (Zubietan)
- Apirilak 8 (21:00): Euskal Selekzioa-Venezuela (Lezaman)
- Apirilak 10 (11:45). Hirugarren eta laugarren postuak (Lezaman)
- Apirilak 11 (11:45). Finala (Zubietan)
? Basque Country International Women's Cup ⚽
? Euskal Futbol Selekzioak jokatutako partidak @euwikipedia
➡️ https://t.co/ch2OPK0aQQ pic.twitter.com/yrV4BD5TFc— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) March 31, 2021
Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Erandioko Goiherri taldeak brontzea lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan
Sokatira Mundialaren lehen jardunaldia jokatu da Getxon
Euskal tiratzaileek hiru domina irabazi dituzte taldekako lehen jardunaldian, denak Laukizko Gaztediren eskutik