HERRI KIROLAK/SEGA
Euskadiko Sega Txapelketa irabazi du Julen Gabirondok
Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatuta, bost segalari aritu ziren iragan asteburuan Muruetan nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko asmoz. 11:30ean hasi ziren lanean Kamiñoko jatetxearen atzeko belardian honako segalariak: Mikel Lizartza tolosarra, Xabier Zaldua (Zumarraga), Julen Gabirondo (Urnieta), David Mariñelarena (Lantz) eta Jon Otegi (Oiartzun). Ordubete izan zuten ahalik eta eremu handiena mozteko, bakoitza aritu beharreko belardi-tartea zozketa bidez erabaki zelarik.
Azkenean, Julen Gabirondok irabazi zuen txapelketa, 1.820 kilo belar ebakita, Xabier Zaldua izan zen bigarrena, 1.696 kilorekin eta Jon Otegi hirugarrena, 1.624,5 kilorekin. Mikel Lizartzak 1.387 kilo ebaki zituen, eta azken postuan geratu zen David Mariñelarena, 1.148 kilorekin.
Hasieratik aurretik ibili zen Gabirondo baina Xabier Zaldua gertutik jarraitu zion, bion arteko lehia estuan erabaki zelarik txapela. Gainontzeko faboritoen aurretik arituta, Euskadiko txapelketa lehenengoz lehiatu duen Zalduak ezustekoa eman zuen bigarren postua eskuratuta.
Hartara, Julen Gabirondo Izeta Urnietako segalariak laugarren aldiz jantzi zuen txapela Euskal Herriko Sega Txapelketan, 124 kiloko aldea atera ziolarik Xabier Zalduari proba gogor batean. Azkenaldian garaipenak pilatzen ari da hainbat herri kiroletan (besteak beste, ekainean Xabier Zalduaren aurka jokatutako sega eta aizkora arteko apustu konbinatuan lortutako garaipen handia), eta uztailean Gipuzkoako Sega Txapelketa irabazi ostean, Euskadikoa ere bereganatu du oraingoan.
Txapelketa hasi aurretik, baserritarrak izan ziren protagonistak. Baserrietan sega mozten egin izan den eta egiten den lana gogora ekarri zuten, herriko hiru ordezkari omenduz: Larrabe auzoko Andima Gane Palazioko, Goierria auzoko Iziar Torreko eta Kanpantxua auzoko Iziar Munieneko.
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Larunbatean jokatutako jardunaldian, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote Beti Gazteko lesakarrek
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian
Emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak lehiatuko dira Mungian, herri kirol ekitaldiz beteriko astebukaeran
Binakako aizkolarien txapelketako jardunaldi bikoitza igandean
Urtarrilaren 19an, Aian Saralegi eta Otaño, Mugertza II.aren eta Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta Iraetan Mujika eta Vicente, Rekondoren eta Larrañagaren aurka.