FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteari
Ofizialtasuna behingoz eskatzeko esan diote jokalariek Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteari
Ainhoa Tirapuk, Asier Riesgok, David Zurutuzak eta Asier Illarramendik izenpetutako adierazpen batean, Euskadiko Futbol Federakundeko zuzendaritzari eskatu diote ofizialtasun eskaera egin dezala oraingo agintaldia amaitu baino lehen.
Federazioaren “Batzar Nagusiak agindutakoa betetzea” eskatzen dutela zehaztu dute zabaldutako idatzian. Izan ere, 2018ko abenduaren 12an Durangon egin zen Batzar Nagusian bertan izan ziren jokalari hauek. Gogorarazi dute ia aho-batez hartutako erabakia ez dela gauzatu bi urte pasa direnean eta eskaera agintaldia amaitu aurretik egitea dagokiola oraingo zuzendaritzari. Euskal futbol munduaren sentimenduan kokatzen dute euren posizioa esateko Euskal Selezioarekin duten konpromisoari eusten diotela, baina, ohartu dutenez, konpromiso horri eusten diotela “beti ere ofizialtasunaren bidean aurrera egitekotan”.
EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEKO PRESIDENTEARI
Abenduaren 12 batean, orain bi urte, Euskadiko Futbol Federazioaren Batzar Nagusira joan ginen Durangora, Federazioak berak aurkeztutako ekimenean.
Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herria Kirola elkartearen babesarekin, Batzarreko klubei eta gainerako estamentuei eskatu zien erabakitzea, nazioarteko erakundeetan parte izateko egin beharreko eskaera egingo zuen, euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko ezinbesteko aurretiko urratsa delako.
Orduan ulertu genuen batzarrak ia aho batez emandako baietzak eskaera bideratzea ekarriko zuela. Baina bestelakoa izan da gertatutakoa.
Bi urte igaro dira batzar hartatik, eta Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondoren agintaldia amaitzear dela, oraindik ez da aurkeztu ez UEFAn ez FIFAn sartzeko eskaerarik.
Jokalariek urte askoan erakutsi dugu gure konpromisoa Euskal Selekzioarekin. Horrek eraman gaitu ofizialtasuna aldarrikatzera eta antolatutako lagunarteko partiduak jokatzera, normalean Gabonetan egiten zirenak, baina noizbait ere planto egin dugu, uste izan duguenean partida horiek gure futbolariak euren selekzioarekin nazioartean lehiatzeko aurrerapausorik ez zirela.
Futbolaren munduko oso sentimendu sakona jasotzen dugulakoan gaude, esaten dugunean gure selezioarekin dugun konpromisoari eusten diogula, baina beti ere ofizialtasunaren bidean aurrera egitekotan. Eta ildo horretan, hain zuzen ere, uste dugu ezinbestekoa dela Batzar Nagusiak agindutakoa betetzea: ofizialtasuna nazioartean eskuduntzak dituzten erakundeen aurrean eskatu behar da, eta eskaera hori Euskadiko Futbol Federakundeko egungo zuzendaritzak egin behar du.
Euskal Herrian, 2020ko abenduaren 8an
Ainhoa Tirapu, Asier Riesgo, David Zurutuza eta Asier Illarramendi
AL PRESIDENTE DE LA FEDERACION VASCA DE FUTBOL
Un 12 de diciembre, hace ya dos años, nos desplazamos a Durango, a la asamblea de la Federación Vasca de Fútbol, a apoyar la iniciativa de la propia Federación, que con el apoyo del Gobierno Vasco y de la asociación Euskal Herria Kirola, pedía a los clubes y demás estamentos de la Asamblea posicionarse sobre la solicitud de ingreso de la Federación Vasca en instancias internacionales, como paso previo imprescindible para solicitar la oficialidad de la selección vasca de fútbol.
Entendimos entonces, que el apoyo prácticamente unánime de la Asamblea conllevaría sin más, a dar curso a la solicitud. Pero nada más lejos de la realidad.
Han pasado 2 años de aquella asamblea y, a punto de acabar el mandado del actual presidente de la Federación Vasca de Fútbol, el Sr. Luis Mari Elustondo, todavía no se ha presentado ni en la UEFA ni en la FIFA la solicitud de ingreso.
Las jugadoras y jugadores hemos mostrado durante muchos años nuestro compromiso con la Euskal Selekzioa. Un compromiso que nos ha llevado a reivindicar la oficialidad y a plantarnos cuando entendíamos que esos partidos amistosos, que habitualmente se celebraban en Navidad, no suponían un paso adelante para que nuestros futbolistas pudieran competir internacionalmente con su selección.
Creemos recoger un sentir muy importante del mundo del fútbol, si afirmamos que seguimos manteniendo el compromiso con nuestra selección, pero sólo si se corresponde con avances en el camino de la oficialidad. En concreto, entendemos que, en cumplimiento del mandato de la Asamblea General, esa tramitación ante instancias internacionales competentes debe de realizarse ya, y que debe llevarse a cabo por la actual directiva de la Federación Vasca de Futbol.
Euskal Herria, a 8 de diciembre de 2020
Ainhoa Tirapu, Asier Riesgo, David Zurutuza y Asier Illarramendi
IRITZIA/ELKARRIZKETAK
[Espainiako Errege Kopa] Euskal taldeak elkarrekin. Gu euskal taldeekin
Athleticek eta Realak elkarrekin atera duten oharraren gainean, euskal futbolaren baloreen alde
[BIDEOA] Etxeko elkarrizketak: Martxel Toledo (18’55”)
Bideo formato berri honekin hasteko Martxel Toledo aukeratu dugu, ESAITen ibilbideaz eta aurrera begira daukagun bideaz aritzeko
Amaia Castresana: “Baliabide gutxi dugu urrats gehiago emateko”
Araski emakumezkoen saskibaloi klubaren idazkariarekin elkarrizketa, hizkuntzaren normalizazioaz