PADEL/EUSKAL SELEKZIOA
Europako Beteranoen Padel Txapelketa amaitu da Portugalen
Beteranoen euskal selekzioek, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, Portugalgo Vilamoura herrian jokatu dute Europako Beteranoen Txapelketaren bigarren edizioa, Federation of European Padelek (FEPA) antolatuta.
Euskal Herriarekin batera (Belen Alvarez da emakumezkoen hautatzailea eta Eduardo Simal gizonezkoena), bederatzi herrialdek aritu dira lehian: Hungaria, Polonia, Danimarka, Finlandia, Alemania, Austria, Norvegia, Suedia eta Portugal. Hamaika jokalarik osatu dute emakumezkoen euskal selekzioa, eta gizonezkoetan berriz, 17 euskal jokalari joan dira Portugalera.
Hau da FEPAk denbora gutxian antolatutako Europako bigarren txapelketa garrantzitsua da, urrian Bilbon izan zen hautatuen txapelketaren ondoren. Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu zuen, bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan.
Honakoan berriz, gizonezkoen euskal selekzioa zilarrezko domina erdietsi du eta urrezkoa lortzetik gertu ibili zen. FInalerdietan Finlandiari irabazi zion euskal selekzioak (3-2) eta finalean berriz Portugalen aurka 2-3 galdu egin zuen. Atzetik joan zen euskal taldea hasieratik (1-0, 1-1 eta 2-1) baina bina berdintzea lortu zuten, bosgarren eta azken partiduan erabaki zirelarik txapelak.
Bertan Santos eta Diogo Motak osaturiko bikote portugaldarra nagusitu egin zen Mikel Aierbe eta Ramon Roselloren aurka (6-2, 6-3) eta beraz urrezko domina Portugalera joan zen, Euskal Herrira aldiz merezitako zilarrezkoa etorri zelarik.
Finalaren emaitzak
3-2 Santos & Diogo Mota vs. Mikel Aierbe & Ramón Roselló 6/2-6/3
2-2 Jacobo Arenaza & Gorka Fdez. vs. Sievert & Plantier 6/4-6/3
2-1 Taveira & Sousa vs. Jon García-Ariño & Juan Luis De la Caba 7/6(3)-6/4
1-1 Hurtado de Mendoza & Zenarruzabeitia vs. Roque & Fernandes 6/4-6/2
1-0 Jorge & Frazäo vs. Gabriel Ascarza & Javier Ancín 7/6(4)-6/4
Emakumezkoen selekzioari dagokionez berriz, euskal jokalariak ezin izan ziren dominak eskuratzeko lehian aritu, gerora txapeldun izandako Suediaren aurka galdu baitzuten finalaurdenetako norgehiagoka (2-1).
SELEKZIO NAZIONALEN SAILKAPENAK
Gizonezkoak
- Portugal
- Euskal Herria
- Suedia
Emakumezkoak
- Suedia
- Dinamarka
- Portugal
Selekzio nazionalen arteko txapelketaz gain, bikotekako txapelketa ere lehiatu zuten Portugalen, Open mailan, euskal jokalariak bikain aritu direlarik lehiaketa honetan ere. Emakumezkoen +40 urteko kategorian urrezko domina eskuratu dute Laura Muñoz eta Elisabet Iradik eta gizonezkoetan hiru zilarrezko domina erdietsi zituzten euskal jokalariek: +35 urteko kategorian Gorka Fernandez Miranda eta Mikel AIerbek, +45 kategorian Jordi Monreal eta Alfredo Garciak eta +50 kategorian Jon Garcia Ariño eta Eduardo Simalek.
EMAITZAK BIKOTEKAKO OPEN TXAPELKETA
EMAKUMEZKOAK
+40 urteko kategoria
- Laura Muñoz / Elisabet Iradi (Basque Country)
2. Susana Dias / Tânia Damião
+45 urteko kategoria
- Tânia Couto / Cláudia Diogo
2. Ingela Pihl / Antonette
+50 urteko kategoria
- Susanna / Jonna Opitz
- Filipa Caldeira / Bárbara Corte-Real
GIZONEZKOAK
+35 urteko kategoria
- Tiago Santos / Diogo Mota
2. Gorka Fdez-Miranda / Mikel Ayerbe (Basque country)
+40 urteko kategoria
- Daniel Picard / Hector Palacios
2. Stefan Nilsson / Carl Bengtsson
+45 urteko kategoria
- Diogo Taveira / Pedro Sousa
2. Jordi Monreal / Alfredo Garcia (Basque Country)
+50 urteko kategoria
- José Fernandes / João Roque
2. Jon García-Ariño / Eduardo (Basque Country)
+55 urteko kategoria
- Mats Malmberg / Mikael Gavelin
2. Pedro Frazão / Plinio Ferrão
Jon Torner: “Harmailetako animoek ez dute oihartzunik bulegoetan”
Partida irabazteko ez da nahikoa jokalariek golak sartzearekin
[BIDEOA] Euskal Selekzioa: Erronka estrategikoak eta ezinbestekoak diren bitarteko urratsak
HIRIBARRUAN [2018.10.15] → Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Koikili Lertxundi, Kike Zurutuza eta David Salinas
Euskal Selekzioa 4-2 Venezuela
Euskal Selekzioa 4-2 Venezuela, giro ederrean. Harmailetan eta zelaian, ofizialtasunaren bidean urratsak emateko aldarrikapena