OFIZIALTASUNA ORAIN

“Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun”

2021/04/12

Argazkiak: Gedar.eus

“Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun”

 

UEFAk datorren apirilaren 19an erabakiko du Bilbo 2021eko Eurokopako egoitzetako bat izango den eta azken delibero horren esperoan, pasa den larunbatean, goizeko 12:00etan hasita, Eurocopa Honi Ez ! Plataformak deituta milaka lagun bildu ziren “Eurocopa honi ez, gelditu dezagun” lelopean antolaturiko manifestaldian parte hartzeko.

San Mames estadio paretik hasi eta udaletxean bukatu zen manifestazioa, hiru zutabetan banatuta segurtasun distantziak errespetatuz, ibilbidean zehar «Eurokopa honi ez», «Euskal Herria, antifaxista» eta «borroka da bide bakarra» leloak ahoan izan zituztelarik ekitaldira bertaratutakoek.

Halaber, Bilboko Justizia Jauregiaren aurretik igaro zirenean, “Justizia Iñigorentzat!” oihuka hasi ziren manifestariak, Iñigo Cabacasen heriotzaren 9. urteurrenean.

Manifestazioa Bilboko udaletxearen aurrera helduta, plataformako pare bat kidek irakurri zuten azken hitzartzea, mikrofonoa eskuan, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioak “kosta ala kosta” Eurokopa Bilbon ospatzeko asmoari eusten ari direla salatzeko asmoz.

Arduradun politikoak pandemiaren, krisi ekonomikoaren nahiz eskubideen galeraren aurrean ezikusiarena egiten ari direla azpimarratu zuten: «Egungo osasun egoeran Eurokopa ospatzeak garbi erakusten du langileen askatasunen urraketa erabat arbitrarioa izan dela. Horrela bakarrik uler daiteke Eurokopa jokatzea baina biltzeko debekua edo etxeratze agindua mantentzea».

Eurokoparen izaera «inperialista» berretsi zuten, eta ohartarazi zuten egitasmoak Euskal Herriko «pobrezia orokorra, dominazioa eta errepresioa areagotu» ditzakeela. Azken finean, Espainiako selekzioak Bilbon jokatzeak “proiektu espainolista atzerakoian sakontzea” dakarrela adierazi zuten.

Mugikortasun murrizketak zirela eta, arabarrak ezin izan ziren Bilbora joan, baina Andre Maria Zuriaren plazan elkartu ziren dozenaka lagun, lelo berarekin. Iruñeko Gaztelu Plazan egitekoa zen mobilizazioa aldiz debekatua izan zen, debeku horren aurrean ondokoa adierazi duelarik Eurocopa Honi Ez-ek: “Osasun egoeraren aitzakipean izaera totalitarioko neurriak aplikatzen jarraitzen dute, askatasun politikoak berriz ere murriztuz”. Gainera, erabaki horren kontraesanak ere nabarmendu ditu plataformak: “Pandemiaren egoera Euskal Herrian nahiko ona da 13.000 ikusle San Mamesen sartzeko, baina kaxkarregia aldarri politikoak plazaratu ahal izateko”.

Alaves 2-1 Athletic

Alaves 2-1 Athletic

Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako laugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Bederatzi puntu ditu orain

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Martxoaren 14an jokatuko da Reala-Osasuna norgehiagoka, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia izango da

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala partida bertan-behera gelditu zen Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadura maila oso handia zegoelako