EUSKAL PILOTA
Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri sailkapena zaildu zaie
Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partidu jokatu ziren Erremontari saioaren barruan eta finalerdietarako sailkapena ezin zailago geratu zaie Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) eta Juanenea-Zubiri (Larre Gain) bikoteei, izan ere, euren partidak galdu zituzten Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Ansa II.a-Labaka (Setien) aurkarien kontra.
Jaialdiko lehenengo partidan Urriza eta Zalduak 30-28 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri eta bigarren lehian berriz, Ansa eta Labakak 23an utzi zituzten Etxarri eta Barrenetxea. Hirugarren partidan Segurola eta Larrañagak (Gaztañaga) 27-30 irabazi zuten Goikoetxea eta Aizpuru III.aren aurka.
Emaitza hauekin Ansa eta Labakak finalerdietara sailkapena lortu dute matematikoki lautik lau partida irabazita 16 puntu eskuratuta. Aldiz, oso zail dute finalerdietara pasatzea Juanenea eta Zubirik, lau punturekin hiru partidetan, eta Etxarri eta Barrenetxeak, bost punturekin lau partidetan. Bi bikote hauek ez dute garaipenik lortu Sagardoaren Txapelketan.
Tartean, sailkatzeko aukera askorekin daude Urriza eta Zaldua, hamabi punturekin, Segurola eta Larrañaga hamar punturekin hiru partidetan, eta Goikoetxea eta Zaldua bederatzi punturekin. Azken bikote honek oraindik lan handia du aurretik azken partidan.
Atzoko hiru partidak berdinduak izan ziren, nahiz eta faboritoek azkenean garaipena lortu. Urriza eta Zalduak, azken txanpan zailtasunak izan zituzten, baina Juanenea eta Zubirik ezin izan zioten buelta eman partidari. Bigarren partidan errazago nagusitu ziren Ansa eta Labaka. Beti aurretik joan ziren eta alde nabarmenekin menderatu zituzten Etxarri eta Barrenetxea. Hirugarren partidan oreka handia egon zen, baina tantu erabakiorretan hobeto moldatu ziren urdinak, hartara Segurola eta Larrañagak lau puntu gehiago batu zituzten eta Goikoetxea-Aizpuruk, bi.
Inoizko parte hartzerik handiena izango du aurtengo Euskal Pilota Egokitua Sari Nagusiak
Kanporaketak apirilaren 25ean izango dira Oiartzunen eta finalak maiatzaren 16an Getarian
Hasi dira berriro xare txapelketak Iruran
I. Irurako Xare Irekia eta Gipuzkoako Xare Txapelketak abian dira dagoeneko
Emakumezkoen larruzko paleta torneoaren bigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Irazustabarrena-Arrillaga 2 Agirresarobe-Landajo 0 eta Larrarte-Erasun 2 Iturbe y Zulaika 0