EUSKAL KIROLA
Eta kirolean zer?
Hauteskundeak ate joka ditugula, alderdi politikoei ezinbesteko galdera luzatzen diegu… ETA KIROLEAN ZER?
Uztailaren 12an Erkidegoko hiritarrok Eusko Legebiltzarrerako biltzarkideak hautatu ahal izango ditugu. Eta dagoeneko hasia da hauteskunde kanpaina.
Euskal Herria Kirolean garrantzitsua iruditu zaigu aurkezten diren alderdiek jarduera fisikoaz eta kirolaz zer dioten aurrez jakitea.
Eta honen karira, galdetegi bat luzatu diegu alderdi guztiei euren iritzia finkatzeko asmoz. Alderdi Popularrak eta EQUOk ezik (VOX-i ez diogu bidali ere egin) denak erantzun digute.
Beraz, egunero izango duzue hemen, ordezkaritza handiena duenetik txikiena duenera hurrenez hurren, euren iritzia ezagutzeko aukera.
Hona hemen egin dizkiegun galderak:
1.-Legegintzaldi berrian zure alderdiak zein neurri lehenetsiko ditu jarduera fisikoa sustatzeko?
2.-Legegintzaldi berrian zure alderdiak zein neurri lehenetsiko ditu kirol alorrean?
3.-Legebiltzarraren zeregin nagusienetakoa legea egitea izanik ze iritzi du zure alderdiak kirol arloan bai erkidego mailan bai estatukoan indarrean dauden legeei buruz? Aldaketarik proposatuko dituzue?.
4.-Legegintzaldi berrian zure alderdiak euskal selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialetan lehiatzearen aldekoa da? Eta hala balitz zein urrats emateko prest dago?
5.-Zure alderdiak ze iritzi du indarrean dauden kirol egiturei buruz? Federazioak, klubak, bakoitzaren funtzioaz eta harremanaz?
6.-Zure alderdiak zein politika ezarriko ditu aukera berdintasunetik, kolektibo zaurgarrienei begira?
7.-2020an Jaurlaritzako kirol zuzendaritzak, 8.990.108 milioi euro bideratu ditu jarduera fisiko eta kirol eremura. Ze balorazio egiten duzue honetaz?
Kirolariak euskaraz adierazteko eskubidearen alde
‘Gu ere bai’ ekimenak kontzentrazioa deitu du urriaren 3an, ostirala, San Mames ondoan, kirolariak euskaraz adierazteko eskubidea defendatzeko
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
SD Eibar, euskararen erabilera sendotzen
Eibar Kirol Elkarteko Euskara Batzordea: «Gure bitarteko nagusia Euskara Batzordea bera da eta hortik sortzen den kudeaketa plana»