EUSKAL PILOTA
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako saioa jokatu da Elduainen
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako partidak jokatu ziren pasa den igandean, goizeko 10:30etatik aurrera Elduaingo frontoian, jendetza hurbildu zelarik pilotari gazteei animoak ematera.
Pilota goxuarekin aritzen direnak izan ziren jokatzen lehenak. Zehazki, gazte mailakoek hiru partida jokatu zituzten, eta senior mailakoak izan ziren beste hiru partida jokatu zituztenak ondoren. Bertan lehian aritu ziren bikoteak Lide Lopez eta Arantxa Arratibel, Maria Crespo eta Ana Petri, eta Olatz Insausti eta Irati Betegik osatutakoak izan ziren.
Azkenik, pilota mistoarekin bi partida jokatu ziren, biak promozio mailan, eta bertan aritu zirenak Nagore Aramendi eta Leire Etxanizek osatutako bikotea, Ana Couto eta Cristina Saez, Amaia Zarrabeitia eta Miren Olondo, Nagore Galeano eta Leire Galeano, eta Amaia Arrastia eta Irati Paternain izan ziren.
EMAITZAK
Lehenenengo triangularra, goxua gazteak bikote sailkatua: Olatz Insausti eta Irati Betegi
Bigarren triangularra, goxua senior bikote sailkatuak: Nagore Aramendi – Leire Etxaniz eta Amaia Zarrabeitia – Miren Olondo
Lehenengo partida, eskuz binaka pilota mistoa promozioa: Ainhoa Romero – Irati Zabala 18 vs. Olatz Beitia – Janire Arrizabalaga 2
Bigarren partida, eskuz binaka pilota mistoa promozioa: Nagore Galeano – Leire Galeano 18 vs. Amaia Arrastia – Irati Paternain 7
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa
Laboral Kutxa Masterreko Binakako txapelketaren VI. edizioan 42 bikote arituko dira lehian, 30 pilota goxoarekin eta 12 mistoarekin. Azken urteetan egin den bezala, txapelketa bi maila nagusitan banatuko da erabili beharreko materialaren arabera: pilota goxua eta pilota mistoa. Eta horien barruan beste bi talde: gazte eta senior mailak pilota goxuan eta promozio eta elite mailak mistoan. Ohi bezala, bikote gehienak pilota goxoarekin arituko dira, 30 bikote, eta 12 pilota mistoarekin
Jaialdirik gehienak Gipuzkoan jokatuko dira: Txorierritik abiatuta, Gabiria, Elduain, Ormaiztegi, Segura, Asteasu, Legazpi, Lezo –bertan jokatuko dira finalerdiak- eta Irun bisitatuko ditu aurtengo Master Laboral Kutxako edizioak, txapelak martxoaren 27an Irungo Uranzu pilotalekuan hirugarren urtez jarraian egingo den final nagusian banatuko direlarik.
Bertan behera geratu dira Emakume Master Cup txapelketako pilota goxoko finalerdiak
Koronabirusaren eragina dela eta, pilota enpresek jakinarazi dute asteburuko pilota jaialdiak ez direla jokatuko
Emakumezkoen Gomazko Paletako EH Irekiko eta Eliteko finalak
Eliteko finala eta Irekiko 1., 2. eta 3. mailako finalak lehiatu ziren larunbatean Mallabian
Arrizabalaga-Aldai eta Larrarte-Ruiz de Larramendik jokatuko dute pilota mistoko finala
Aldai-Arrizabalagak 22-11 irabazi diete Bergara-Aldairi. Larrarte-Ruiz de Larramendik 22-19, Garai-Mendizabali