EUSKAL PILOTA

Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako saioa jokatu da Elduainen

by | 2022/02/14

Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako partidak jokatu ziren pasa den igandean, goizeko 10:30etatik aurrera Elduaingo frontoian, jendetza hurbildu zelarik pilotari gazteei animoak ematera.

Pilota goxuarekin aritzen direnak izan ziren jokatzen lehenak. Zehazki, gazte mailakoek hiru partida jokatu zituzten, eta senior mailakoak izan ziren beste hiru partida jokatu zituztenak ondoren. Bertan lehian aritu ziren bikoteak Lide Lopez eta Arantxa Arratibel, Maria Crespo eta Ana Petri, eta Olatz Insausti eta Irati Betegik osatutakoak izan ziren.

Azkenik, pilota mistoarekin bi partida jokatu ziren, biak promozio mailan, eta bertan aritu zirenak Nagore Aramendi eta Leire Etxanizek osatutako bikotea, Ana Couto eta Cristina Saez, Amaia Zarrabeitia eta Miren Olondo, Nagore Galeano eta Leire Galeano, eta Amaia Arrastia eta Irati Paternain izan ziren.

EMAITZAK

Lehenenengo triangularra, goxua gazteak bikote sailkatua: Olatz Insausti eta Irati Betegi

Bigarren triangularra, goxua senior bikote sailkatuak: Nagore Aramendi – Leire Etxaniz eta Amaia Zarrabeitia – Miren Olondo

Lehenengo partida, eskuz binaka pilota mistoa promozioa: Ainhoa Romero – Irati Zabala 18 vs. Olatz Beitia – Janire Arrizabalaga 2

Bigarren partida, eskuz binaka pilota mistoa promozioa: Nagore Galeano – Leire Galeano 18 vs. Amaia Arrastia – Irati Paternain 7

Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa

Laboral Kutxa Masterreko Binakako txapelketaren VI. edizioan 42 bikote arituko dira lehian, 30 pilota goxoarekin eta 12 mistoarekin. Azken urteetan egin den bezala, txapelketa bi maila nagusitan banatuko da erabili beharreko materialaren arabera: pilota goxua eta pilota mistoa. Eta horien barruan beste bi talde: gazte eta senior mailak pilota goxuan eta promozio eta elite mailak mistoan. Ohi bezala, bikote gehienak pilota goxoarekin arituko dira, 30 bikote, eta 12 pilota mistoarekin

Jaialdirik gehienak Gipuzkoan jokatuko dira: Txorierritik abiatuta, Gabiria, Elduain, Ormaiztegi, Segura, Asteasu, Legazpi, Lezo –bertan jokatuko dira finalerdiak- eta Irun bisitatuko ditu aurtengo Master Laboral Kutxako edizioak,  txapelak martxoaren 27an Irungo Uranzu pilotalekuan hirugarren urtez jarraian egingo den final nagusian banatuko direlarik.