EUSKAL PILOTA
Erkiaga eta Zabala, txapeldun
Amaitu da Jai Alai Winter Series txapelketa, zesta puntako jaialdi arrakastatsua. Urtarrilaren 29tik, 7 astez Gernikako Jai Alai pilotalekua goi mailako erakustaldien lekuko izan da, emozioz beteriko 8 partida jokatu dituztelarik. Igande honetan jokatu zen final handia, eguerdiko 12:00etan, Erkiaga-Zabala eta Goikoetxea-Aimar bikoteen artean.
Oso arrakastatsua izan da aurten jokatu den lehen edizioa, bai Gernikako Jai Alai frontoian bertan eta bai etxetik ETB1en eta eitb.eus-en izan duen jarraipenagatik, finala ere horren erakuslea izan zelarik, bertan harmailak jendez gainezka egon baitziren.
Lehen seta indartsu hasi zuen Erkiaga eta Zabala bikoteak (0-4), gorrien hutsegiteak lagunduta berehala zabaldu zutelarik zuloa markagailuan. Abantaila haundituz joan ziren uneroro eta konturatzerako 1-11 aurretik jarri ziren, Goikoetxeak eta Aimarrek izan zuten hasiera eskarsaren ondorioz. Azken hauek seteko azken txanpan zertxobait hobetu zuten jokoa baina ez zen nahikoa izan. Jon Zabala atzean sendo eta aurrean Aritz Erkiaga bere mailan 7-15 irabazteko.
Bigarren jokoa orekatuagoa izan zen. Lehen hiru kartoietan berdindu egin zuten, baina urdinek ezin izan zuten partida hautsi. Jarraian zazpinako berdinketa iritsi zen, eta hurrengo tantoetan ere emozioa mantendu zen. Orduan, Aritz Erkiagak partidako tantorik politena egin zuen horma-biko ikusgarrian (9-12) zazpigarren zenbakitik eta neurketa erabakita utzi zuen.
Urdinek ez zuten lehen seteko nagusitasuna erakutsi baina markagailuan aurrea hartu eta hor mantendu ziren seta eta partida irabazi arte (10-13, 12-15).
Aritzen azken sakean, frontoia zutik jarri zen kirol honen historiako handienetako bat txalotzeko, berak jaso zuelarik Torneoko Pilotari Onenaren saria EITBren eskutik.
Markagailuaren gorabeherak:
- seta: 0-4, 1-4, 1-11, 4-11, 4-12, 5-12, 5-13, 6-13, 6-14, 7-14 eta 7-15.
- seta: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-3, 3-5, 4-5, 4-7, 5-7, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 8-9, 8-10, 9-10, 9-11, 9-13, 10-14, 12-14 eta 12-15.
“JAI ALAI WINTER SERIES” TXAPELKETAREN EGUTEGIA
- ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.
- ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.
- OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7
- BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO: 15-13, 11-15 eta 2-5.
- GOIKOETXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ: 15-10, 8-15 eta 3-5
- Lehen finalerdia. ERKIAGA-ZABALA vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-7, 10-15 eta 5-1.
- Bigarren finalerdia. GOIKOETXEA-AIMAR vs OLHARAN-ETCHETO: 15-10, 8-15 eta 5-2.
- Finala. GOIKOETXEA-AIMAR vs ERKIAGA-ZABALA: 7-15, 12-15.
Arrizabalaga-Agirre eta Belmonte-Galeano II.ak jantzi dituzte txapelak Adarragan
Eliteetan, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek azkenean lortu dute elkarrekin lehen mailako txapelak eskuratzea
Xare Irekien finalerdiak erabakita geratu dira
Irailaren 24an III. San Migel Xare Irekiko finalerdiak izango dira, eta 26an berriz I. Gazteak Xare Irekikoak
Barrenetxeak bigarren txapela irabazi du pilotakada biziei esker
24 eta 30 irabazi zion Urrizari Buruz Burukoaren final handian