MENDIA/MENDI-DUATLOIA
Eneko Gurrutxagak jantzi du Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela
Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela Eneko Gurrutxagak jantzi du
Eneko Gurrutxaga amasarra da proba gehienetan parte hartu eta puntu gehien lortu dituena, aurtengo zirkuituaren sailkapen orokorra irabaziz.
[ELKARRIZKETA] Eneko Gurrutxaga duatloilari amasarra, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazlea: «Lasai hartu eta gozatzekoa izan zen Adunako probaren bukaera» https://t.co/4bFAE0P96u
— Tolosaldeko Kirolak (@TolosaldeaKirol) November 26, 2019
Larunbatean Adunako II. Mendi Duatloia irabazi zuen Eneko Gurrutxagak (Amasa, 1986), eta horrekin batera bederatzigarrenez egin den Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela jantzi zuen lehen aldiz.
Denboraldi osoan zirkuituko sailkapenean aurretik izan da Gurrutxaga, baina puntu bateko aldearekin bakarrik iritsi zen Adunako probara, eta beraz, garaipena zintzilik zegoen.
Gauza da hamar probetatik bederatzi hartzen direla kontuan puntuak batzeko eta Isasik lehenengoa ez zuen korritu eta birtualki puntu bateko abantailarekin izan arren, Adunara iritsi zen 90 puntuko aldearekin. Azken batean, halabeharrez Isasik baino postu hobeagoa lortu beharrean zegoen Gurrutxaga.
Behin lasterketaren baitan, korrikan Gurrutxaga Isasiren atzetik amaitu baina nahiko gertu ibili zen, baina bizikletan harrapatzea lortu eta gero goitik beherakoan atzean uztea lortu zuen.
Eneko Gurrutxaga bederatzi urtetan zirkuituan beti parte hartu izan du eta proba gehienak korritu eta puntu gehienak lortu dituena da. Urte guzti hoietan ereindakoaren uzta jaso du aurten, bejondeizula txapeldun !
Aurtengo zirkuitua Euskal Herriko hainbat txokotik barreiatu ditu lasterketak: Irailak 1 Igantzi (Nafarroa), Irailak 14 Igartza (Gipuzkoa), Irailak 21ean Urduñan (Bizkaia) egitekoa zen lasterketa bertan behera geratu zen, Irailak 28 Zegaman (Gipuzkoa), Urriak 5 Arriaran (Gip.), Urriak 12an Ibarran (Gip.), Urriak 19an Amasan(Gip), Urriak 26an Zeanurin (Bizkaia), Azaroak 9an Usansolo (Biz.), Azaroaren 17an Aramaion (Araba) eta Azaroak 23an Adunan (Gip.).
Azken jardunaldiaren egitaraua honakoa izan zen:
ADUNAKO MENDI DUATLOIA + DENBORALDI AMAIERAKO AFARIA
15:00 – ADUNAKO MENDI DUATLOIA
18:00 – SARI BANAKETA
19:00 – TRIKI POTEOA
20:30 – AFARIA ABURUZA SAGARDOTEGIAN
22:00 – EHMDZ SARI BANAKETA
→ Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren 2019ko sailkapen orokorra [PDF]
→ Lasterketaren araberako sailkapenak [turesultado.es]
Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskadiko Halterofilia Federazioak formalki eskatu du Nazioarteko Halterofilia Federazioko kide izatea
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean