MENDIA/MENDI-DUATLOIA

Eneko Gurrutxagak jantzi du Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela

by | 2019/11/29

Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela Eneko Gurrutxagak jantzi du

Eneko Gurrutxaga amasarra da proba gehienetan parte hartu eta puntu gehien lortu dituena, aurtengo zirkuituaren sailkapen orokorra irabaziz.

Larunbatean Adunako II. Mendi Duatloia irabazi zuen Eneko Gurrutxagak (Amasa, 1986), eta horrekin batera bederatzigarrenez egin den Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela jantzi zuen lehen aldiz.

Denboraldi osoan zirkuituko sailkapenean aurretik izan da Gurrutxaga, baina puntu bateko aldearekin bakarrik iritsi zen Adunako probara, eta beraz, garaipena zintzilik zegoen.

Gauza da hamar probetatik bederatzi hartzen direla kontuan puntuak batzeko eta Isasik lehenengoa ez zuen korritu eta birtualki puntu bateko abantailarekin izan arren, Adunara iritsi zen 90 puntuko aldearekin. Azken batean, halabeharrez Isasik baino postu hobeagoa lortu beharrean zegoen Gurrutxaga.

Behin lasterketaren baitan, korrikan Gurrutxaga Isasiren atzetik amaitu baina nahiko gertu ibili zen, baina bizikletan harrapatzea lortu eta gero goitik beherakoan atzean uztea lortu zuen.

Eneko Gurrutxaga bederatzi urtetan zirkuituan beti parte hartu izan du eta proba gehienak korritu eta puntu gehienak lortu dituena da. Urte guzti hoietan ereindakoaren uzta jaso du aurten, bejondeizula txapeldun !

Aurtengo zirkuitua Euskal Herriko hainbat txokotik barreiatu ditu lasterketak: Irailak 1 Igantzi (Nafarroa), Irailak 14 Igartza (Gipuzkoa), Irailak 21ean Urduñan (Bizkaia) egitekoa zen lasterketa bertan behera geratu zen, Irailak 28 Zegaman (Gipuzkoa), Urriak 5 Arriaran (Gip.), Urriak 12an Ibarran (Gip.), Urriak 19an Amasan(Gip), Urriak 26an Zeanurin (Bizkaia), Azaroak 9an Usansolo (Biz.), Azaroaren 17an Aramaion (Araba) eta Azaroak 23an Adunan (Gip.).

Azken jardunaldiaren egitaraua honakoa izan zen:

ADUNAKO MENDI DUATLOIA + DENBORALDI AMAIERAKO AFARIA
15:00 – ADUNAKO MENDI DUATLOIA
18:00 – SARI BANAKETA
19:00 – TRIKI POTEOA
20:30 – AFARIA ABURUZA SAGARDOTEGIAN
22:00 – EHMDZ SARI BANAKETA

Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren 2019ko sailkapen orokorra [PDF]
Lasterketaren araberako sailkapenak [turesultado.es]