MENDI LASTERKETAK
Eneko Gurrutxagak eta Maddi Mujikak irabazi dute Adunako mendi duatloia
Adunako III. Mendi Duatloia lehiatu zuten iragan larunbatean, beste behin ere Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken proba izan zelarik. Iaz bertan behera geratu zen COVID19 gaitzak eragindako pandemiagatik baina aurten antolatu ahal izan dute, bertan 83 lasterketarik hartu dutelarik parte.
Ibilbideak ez du aldaketarik izan: korrika egin zen lehen sektoreak 3,4 kilometro zituen, bizikletaz egin zen bigarren sektoreak 14,5 kilometro, eta korrika egin zen hirugarren sektoreak 1,7 kilometro. Herriko plaza izan zen probaren erdigunea, irteera eta helmuga izateaz gain, sektore batetik besterako aldaketak ere bertan egin zirelako.
ADUNAKO MENDI DUATLOIA
ANTOLATZAILEAK: Adunako udala
DATA: AZAROAK 13, Larunbata
IRTEERA ORDUA: 16:00
PROBAREN EZAUGARRIAK:
- Sektorea: 3,66 km-ko mendi lasterketa, 118m+
- Sektorea: 14,5 km mendi bizikletaz, 541m+
- Sektorea: 1,83 km-ko mendi lasterketa, 59m+
Azkenean, Eneko Gurrutxaga amasarra izan da irabazle gizonezkoetan eta Maddi Mujika urretxuarra emakumezkoetan. Bikoteka 20 bikotek hartu zuten parte, helmugan azkarrenak Asier Aburuza eta Iñigo Irisarri adunarrak izan zirelarik.
Adunako sailkapena gizonezkoetan:
- Eneko Gurrutxaga (Amasa) 1.10.26
- Paul Bereziartua (Durango) 1.12.34
- Jokin Egurbide (Getaria) 1.18.16
Adunako sailkapena emakumezkoetan:
- Maddi Mujika (Urretxu) 1.33.41
- Ainara Pequeño (Zumaia) 1.40.15
- Nekane Pradera (Mallabia) 1.46.59
Adunako sailkapena bikoteka:
- Asier Aburuza – Iñigo Irisarri (Aduna) 1.14.27
Zirkuituko azken proba izanik, Adunako irabazleak jakiteaz gain, zirkuituko txapeldunak ere erabaki ziren larunbatean. Gizonezkoetan, azkeneko lau lasterketak irabazita, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazle izendatu dute Gurrutxaga, eta emakumezkoetan berriz, Enara Oronoz izan da garailea.
Gizonezkoen sailkapena:
1 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 708 puntu (0+81+73+73+81+100+100+100+100)
2 BEREZIARTUA PLAZA PAUL 640 puntu (90+100+90+0+0+90+90+90+90)
3 ISASI FLORES IÑAKI 597 puntu (100+90+81+90+100+0+55+81+0)
Emakumezkoen sailkapena:
1 ORONOZ MATEO ENARA 600 puntu (0+100+100+100+100+100+0+100)
2 USANDIZAGA ZUBIAURRE AINHOA 526 puntu (100+0+0+73+73+60+81+66+73)
3 FRUTOS GUTIERREZ ZURIÑE 460 puntu (0+0+90+66+66+55+73+55+55)
2021ean ere Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa bertan behera utzi dute
Zabalartek ekainaren 13an jokatzekoa zen lasterketa bertan behera uztea erabaki du
Basaburuko Duatloia lehiatu zen larunbatean
Gizonetan Mikel Astiz nagusitu zen eta emakumezkoetan Maialen Eliak lortu zuen garaipena
Lesakako III.Mendi Lasterketa bertan behera
Martxoaren 6rako prestatzen ari zen, baina Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri murriztaileak direla eta azkenean ez da aurten egiterik izango