MENDI LASTERKETAK
Eneko Gurrutxaga eta Enara Oronoz garaile Ibarrako Piparra XI. Mendi Duatloian
Ibarrako Piparra XI. Mendi Duatloia berritasunekin zetoren aurtengoan: ibilbideari dagokionez Zazpi Bideetan bide bat berreskuratu du antolakuntzak eta probaren formatuan ere aldaketak egin dituzte, izan ere, normalean korrikako aurreneko sektorea luzeagoa izaten da, hirugarrena baino, eta horri buelta eman diote, hirugarren sektoreko korrikako saioa luzeago jarriz.
Proba luzea, Euskal Herriko Zirkuituarentzat baliagarria zena, 15:30ean hasi zen eta parte hartzaileek 2,5 kilometro korrika, 17,4 kilometro bizikletaz eta 4,7 kilometro korrika egin zituzten. Lasterketak 50 parte hartzaile izan zituen banaka, eta erreleboetan edo binaka 116 lasterkari aritu ziren.Azkenean, Eneko Gurrutxaga amasarra eta Enara Oronoz iruñarra izan ziren Ibarrako XI. Mendi Duatloiko irabazleak.
Amasarrak lehen aldiz lortu du Ibarrako proba irabaztea, 1.23.40ko denbora eginda, bigarren Paul Bereziartua (1.26.00) sailkatu zen eta hirugarren Iñaki Isasi (1.27.24). Iruindarrak berriz pasa den urteko garaipena berretsi zuen 1.44.22ko denborarekin, atzetik Ainara Uribarri (1.55.19) eta Ainara Pequeño (1.59.37) helmugaratu zirelarik.
Lasterketa luzearen aurretik proba herrikoia (1,25 kilometro korrika, 7,15 kilometro bizikletaz eta 2,5 kilometro korrika) ere egin zuten. 10 parte hartzaile izan zituen, eta hiru bikotek hartu zuten parte, Egoi Agirrezabala izan zelarik lehena helmugara iristen, atzetik Ugaitz Axkarai eta Jurgi Plazaola sailkatu zirelarik.
SAILKAPENAK
Proba luzea
Gizonezkoak
1 Eneko Gurrutxaga 1.23.40
2 Paul Bereziartua 1.26.00
3 Iñaki Isasi 1.27.24
Emakumezkoak
1 Enara Oronoz 1.44.22
2 Ainara Uribarri 1.55.19
3 Ainara Pequeño 1.59.37
Erreleboetan
1 Teixeira/Ruiz de Alda 1.27.30
2 Aranzabe/Ugarte 1.30.40
3 Pagola/Leunda 1.33.58
Honenbestez, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zuirkuituaren sailkapenak honela daude, zortzi proba jokatu ostean (Igantzi, Igartza, Urduña, Aiara, Zegama, Amasa, Aia eta Ibarra):
Gizonezkoak
1 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 608 puntu (0+81+73+73+81+100+100+100)
2 ISASI FLORES IÑAKI 597 puntu (100+90+81+90+100+0+55+81)
3 URRESTARAZU GARCIA JOSU 579 puntu (81+73+66+81+73+66+73+66)
4 BEREZIARTUA PLAZA PAUL 550 puntu (90+100+90+0+0+90+90+90)
5 APERRIBAI URIBETXEBARRIA JON 487 puntu (66+48+55+46+45+73+81+73)
Emakumezkoak
1 ORONOZ MATEO ENARA 600 puntu (0+100+100+100+100+100+0+100)
2 USANDIZAGA ZUBIAURRE AINHOA 453 puntu (100+0+0+73+73+60+81+66)
3 FRUTOS GUTIERREZ ZURIÑE 405 puntu (0+0+90+66+66+55+73+55)
4 AINARA PEQUEÑO URANGA 343 puntu (0+0+0+81+0+81+100+81)
5 NEKANE PRADERA BELAR 317 puntu (0+0+0+0+81+73+90+73)
Nahia Quincoces-Igone Campos eta Aitor Ajuria-Asier Alonso, Binakako Eski txapeldunak
Euskal Selekzioko emakumezkoen bikoak ere garaipena lortu zuen 2022ko Gran Altitoy-Ternua lasterketan
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak
Larunbat honetan, Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen
Zabaldu dute Sare Eguneko krosean izena emateko epea
Maiatzaren 21ean, larunbata, izango da Sare Eguna, eta 12:00etan egingo dute krosa