MENDI LASTERKETAK
Eneko Gurrutxaga eta Enara Oronoz garaile Amasako duatloian
Bi urteko etenaldiaren ostean (iaz ere azken unean bertan behera utzi behar izan zuten), pasa den larunbat arratsaldean lehiatu zen Euskal Herriko Zirkuiturako puntuagarria den Amasako Mendi Duatloia.
Azken urteotako zirkuitu berdina izan zen. Lehenengo zatian 4,18 kilometro egin zituzten korrika, bigarrengo zatian mendi bizikletarekin 17,79 kilometro, eta azkenik korrika beste 2,43 kilometro.
Aurtengo berrikuntza haurrentzako mendi duatloia izan da, non 13 urtez azpikoek parte hartu zuten eguerdiko 12:30etatik aurrera, guztira bost maila izan zirelarik.
Proba nagusiari dagokionez, gizonezkoetan Amasa bertako Eneko Gurrutxaga izan zen azkarrena, 1:16:45ko denbora eginda. Gurrutxaga korrikako eremuan ondo aritu zen lasterketa burutik gertu eta bizikletako saioan aurrean zeuden aurkariak azkar harrapatu zituen, azkenean bera izan zelarik helmuga zapaltzen lehena. Atzetik, bigarren sailkatu zen Paul Bereziartua (1:18:51) eta hirugarren Aitor Regillaga (1:19:29).
Emakumezkoetan berriz, Enara Oronozek lortu zuen garaipena (1:39:37). Ainara Uribarri (1:45:45) izan zen bigarren eta Ainara Pequeño hirugarren (1:48:52).
Sailkapena:
Gizonezkoak
- Eneko Gurrutxaga Ugarte (1:16:45)
- Paul Bereziartua Plaza (1:18:51)
- Aitor Regillaga Beloki (1:19:29)
Emakumezkoak
- Enara Oronoz Mateo (1:39:37)
- Ainara Uribarri Martinez (1:45:45)
- Ainara Pequeño Uranga (1:48:52)
Txandakako lasterketa
- Eneko eta Koldo Herrera Urroz (1:15:23)
- Hugo Teixeira Matias eta Ibon Ruiz de Alda (1:17:57)
- Unai Iantzi Martikorena eta Jon Martikorena Cenoz (1:18:16)
Amasako mendi duatloia
DATA: URRIAK 23, Larunbata
IRTEERA ORDUA: 16:30
UMEEN PROBA: 12:30
PROBAREN EZAUGARRIAK:
1-Sektorea: mendi lasterketa: 4,18 km, 101 m+
2-Sektorea: mendi bizikletaz (2 bira): 17,79 km, 570 m+
3-Sektorea: mendi lasterketa: 2,43 km, 78 m+
Zuiako Duatloia irabazi dute Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentesek
Probari ekiteko, 14 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste 7 kilometro korrika
Irati Beorlegi eta Hodei Lujanbiok irabazi dute San Markos Mendi Lasterketa
Errenteriako Atletismo Taldeak antolatuta, guztira 149 korrikalari aritu ziren lasterka
Gasteizko Maratoi Erdia, abenduaren 19an
2020ko etenaldiaren ostean, probaren 43. ediziorako data zehaztu berri dute antolatzaileek