MENDI LASTERKETAK
Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño, Aiako I. Mendi Duatloiaren irabazleak
Mendi duatloia egin da estreinakoz Aian igande honetan, urriaren 30ean, non Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño izan dira azkarrenak helmugaratzen. Binakakoan, berriz, Borja Aranzabek eta Oier Elorzak osatutako bikoteak lortu du garaipena (batek korrikako bi zatiak egin ditu, eta besteak, bizikletaren tartea).
Ehundik gora lagun bildu dituen Aiako I. Mendi Duatloiari 15:30ean eman zaio hasiera Aristerrazuko plazan. Banakako lehiaketako partaideak (59 gizonezko eta lau emakumezko) atera dira aurrenak eta jarraian binaka aritu direnak (28 bikote). Guztiek ibilbide berdina egin dute: lehen sektorean 4 kilometro korrika, bigarrenean 20 kilometro mendiko bizikletarekin, eta hirugarrenean, beste bi kilometro korrika. Izandako euriaren ondorioz, ibilbidea lokaztua eta irristakorra zegoen, eta erorikoak ere izan dira.
Aiako I. Mendi Duatloia
- Sektorea: mendi lasterketa (4 kilometro, 250 m+)
- Sektorea: mendi bizikleta (20 kilometro, 735 m+)
- Sektorea: mendi lasterketa (2 kilometro, 125m+).
Gizonezkoen artean Eneko Dorronsoro izan da irabazlea, 1:41:10 denbora eginda. Paul Bereziartua sailkatu da bigarren (1:42:41) eta Jon Aperribai hirugarren (1:44:29). Emakumezkoei dagokienez, Ainara Pequeñok lortu du garaipena 2:24:00 denbora eginda. Nekane Praderak egin du bigarren (2:38:18) eta Ainhoa Usandizagak hirugarren (2:42:42). Bikotekako lasterketan, Borja Aranzabek eta Oier Elorzak lortu dute garaipena (1:44:12).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 ENEKO GURRUTXAGA UGARTE 1:41:10
2 PAUL BEREZIARTUA PLAZA 1:42:41
3 JON APERRIBAI URIBETXEBARRIA 1:44:29
4 JOSU URRESTARAZU GARCIA 1:45:45
5 TXOMIN MARAÑON GOROSPE 1:45:56
Emakumezkoak
1 AINARA PEQUEÑO URANGA 2:24:00
2 NEKANE PRADERA BELAR 2:38:18
3 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE 2:42:42
4 ZURIÑE FRUTOS 3:09:50
Erreleboka
1 BORJA / OIER ARANZABE / ELORZA 1:44:12
2 HUGO RICARDO / IBÓN TEIXEIRA MATIAS / RUIZ DE ALDA 1:49:05
3 JON / AXIER ESNAL RAULEAGA / ARREGI 1:50:28
4 JOSU / IÑIGO ORBEGOZO LERTXUNDI / EIZAGUIRRE 1:52:21
5 IBAN / JAGOBA RUIZ IRASTORZA / SOLABERRIETA 1:53:48
Honenbestez, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zuirkuituaren sailkapenak honela daude, zazpi proba jokatu ostean (Igantzi, Igartza, Urduña, Aiara, Zegama, Amasa eta Aia):
Gizonezkoak
1 ISASI FLORES IÑAKI 516 puntu (100+90+81+90+100+0+55)
2 URRESTARAZU GARCIA JOSU 513 puntu (81+73+66+81+73+66+73)
3 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 508 puntu (0+81+73+73+81+100+100)
4 BEREZIARTUA PLAZA PAUL 460 puntu (90+100+90+0+0+90+90)
5 APERRIBAI URIBETXEBARRIA JON 414 puntu (66+48+55+46+45+73+81)
Emakumezkoak
1 ORONOZ MATEO ENARA 500 puntu (0+100+100+100+100+100+0)
2 USANDIZAGA ZUBIAURRE AINHOA 387 puntu (100+0+0+73+73+60+81)
3 FRUTOS GUTIERREZ ZURIÑE 350 puntu (0+0+90+66+66+55+73)
4 AINARA PEQUEÑO URANGA 262 puntu (0+0+0+81+0+81+100)
5 NEKANE PRADERA BELAR 244 puntu (0+0+0+0+81+73+90)
Gorbeia Suzien 2020 aurreikusitako datan mantentzen da
Skyrunner World Series zirkuitua bertan behera geratuta ere, irailaren 27an egingo dute proba Zeanurin
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioaren kirolariak ezagutzen
Ander Iñarra, Euskal Selekzioko mendi korrikalariari egindako elkarrizketa
Zarauzko Triatloia bertan behera geratu da
Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa 2021ko ekainaren 12an izango da, eta aurtengo dortsalak datorren urteari begira gordeko dira