MENDIA

EMMOAren erakusketa konfinatua ikusgai

by | 2020/05/09

Argazkiak: emmoa.eus

1980an Martin Zabaletak Everestera gidaturiko espedizioaren 40. urteurrena betetzear denean, balentria hura omentzeko EMMOA Fundazioak argazki erakusketa zintzilikatu du sare sozialetan

 

Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak, bizi-legez, pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira, eta, era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren tresnak ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak.

Zenbait ekimen partikular bezain txalogarriri esker, oroimen historiko horren zati txiki bat salbatu da denboraren higaduratik, eta, duen berezitasunagatik, balio itzeleko herentzia da, hain zuzen.

Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu zuen, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare materiala biltzeko, gordetzeko, zaintzeko, zabaltzeko eta erakusteko.

Datorren ostegunean, maiatzak 14, 40 urte beteko dira lehen euskaldunak Everesteko gailurra zapaldu zuenetik eta hartara, EMMOA-ko kideek, gure mendizaletasunaren historia ezagutarazteko xedearekin bat, asmo bereziak zituzten egunotarako, efemeride horrekin lotuta: pelikula, mahai-inguru bat, eta Right pointing backhand index argazki erakusketa ibiltari bat abian jartzea, hala nahi zuten elkarteetan erakusgai egongo zena.

Tamalez, ezohiko egoera sanitario, ekonomiko eta sozial honen ondorioz, ordea, eten egin behar izan dituzte programazio horiek. Nolanahi ere, urteurren hori gerizpean gera ez dadin, «Erakusketa Konfinatua» izendatu duten ekimen bat jarri dute sareetan.

Espedizioarekin loturiko argazki-sortan, besteak beste honakoak izango ditugu ikusgai:

-1980ko espedizioa iragartzeko posterra:

-1980ko espediziorako diseinatutako logoa:

-Espedizio talde osoaren argazkia, kanpamentu nagusian. 1980ko martxoaren 22an iritsi ziren hara. Atzealdean, Izotzezko ur-jauzia.

Erakusketa jarraitzeko EMMOA Fundazioaren sare sozialetan arakatzea besterik ez dago, hala nola, Facebooken edota Twitterren.

Mendi Tourra Izaban

Mendi Tourra Izaban

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko 5 pelikula bikain eskainiko dira herriko anfiteatroan, aire zabalean