MENDIKO LASTERKETAK
EMFk bertan behera utzi du 2021eko mendi martxen zirkuitua
Arduradun politiko-sanitarioek hartutako azken neurrien ondoren, gaur egun COVID19 gaitzak sortutako egoerak erabateko ziurgabetasuna izaten jarraitzen du. 2020. urtea oztopo handia izan da diziplina guztientzat, bai txapelketei eta lehiaketei dagokienez, bai kirol-jardunari berari dagokionez ere. Eta 2021a ez da ezberdina izango, udara arte behintzat.
Klub antolatzaileek egindako ahaleginek ez dute haien saria ikusi, eta hilabete askotako lana, kasu gehienetan, pandemiaren bilakaeraren aurrean egun indarrean dauden neurriekin nahastu da. Baimenak eskatzeko eta indarrean dauden osasun-bermeak errespetatzen dituzten protokoloak diseinatzeko lanari proben etendura jakinarazteko lan eskerga eta ordaindutako inskripzio-kuoten ondorioz sortutako erreklamazioak gehitzen badizkiogu, begi-bistakoa da kirol-ekitaldi bat aurrera ateratzen saiatzen diren kluben artean dagoen gogo eza. Eta ez da komeni alde batera uztea, zenbait kasutan administrazioek gutxienez hiru hilabete eskatzen dituztela baimenak kudeatzeko.
Gauzak horrela, Euskal Mendizale Federazioak ez du aurreikusten 2021ean Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituaren garapen normala bermatuko duten gutxieneko ibilaldi kopurua egiteko aukerarik eta beraz, 2021eko Zirkuituaren 20. edizioa bertan behera uztea erabaki du EMFko Iraupen Luzeko Ibilaldien Batzordeak. Hala ere, behin erabakia hartuta, elkarlanean jarraituko dute mendi martxen antolatzaileekin, pandemiaren bilakaeraren arabera proba puntualak aurrera ateratzen saiatzeko. EMFek antolatzaileek behar duten laguntza guztia emango die (bai logistika, Zirkuituaren webgune ofizialaren bidez, bai jarraitu beharreko protokoloen aholkularitza), elkarteek erabakitzen badute bere martxak egin daitezkeela.
2020. urtean zehar ezin izan dira Euskal Mendizale Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituko martxak egin, eta, beraz, aurten ez da finalistarik izango, ezta Shebe Peña saririk ere.
T3T mendi maratoia bertan behera geratu da
Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik
Gasteiz-Iruñea II Buts zirkuitua, 2021era atzeratu dute
Koronabirusaren pandemia dela eta, proba 2021eko maiatzaren 7an egitea erabaki dute antolatzaileek
2020an ez da Ehunmilak probarik lehiatuko
Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu dira koronabirusaren eraginagatik