MENDIKO ESKIA
EMF-ak bertan behera utzi du 2020ko mendi lasterketen rankinga
Beste kirol askotan gertatzen ari den antzera, koronabirusak ere bete-betean jo du mendi jardueren egutegia
Lehenik mendiko eskiko txapelketak eta probak izan ziren bertan behera utzi behar izan ziren probak eta ondoren etorri zen eskaladako Espainiako Kopakoa. Orain berriz, mendi lasterketen egutegia izango da kalteak jasango dituena.
Pasa den martxoaren 12an, Euskal Mendi Federazioak bertan behera utzi edo atzeratu zituen bere esku zeuden kirol lehiaketa guztiak koronavirusaren hedapenak sortutako egoeraren bilakaera ikusita, eta hartu beharreko salbuespeneko neurriak aintzat hartuta.
Halaber, Euskal Selekzio ezberdinek ondorengo asteetan lehiatu behar zituzten probetan ez egoteko hautua ere egin zuen. Hau da, Europako hainbat kirol ekitaldi bertan behera gelditu ondoren, Euskal Mendi Federazioak, bere diziplinetako selekzio ezberdinek hurrengo datetan jokatu behar zituzten txapelketetan ez egotea erabaki zuen. Mendi eskiko Euskal Selekzioak, Cerlerren (Aragoi, Espainia) jokatu behar zituen Espainiako Txapelketak eta Eskaladako selekzioak aldiz, Espainiako Kopako lehen proba jokatu behar zuen Salamancan (Espainia).
Euskal Federazioak bestalde, martxoaren 21ean eta 22an Europako Mendietan (Kantabria) antolatuta zituen Mendi Eskiko Euskal Kopako probak ere bertan behera uztea erabaki zuen. Eta azkenik, martxoaren 21ean jokatzekoa zen eta mendi lasterketetako rankingaren barruan zegoen Kolaziño Egunak ere atzeratzeko erabakia hartu zuen.
Gauzak horrela zeudela baina, azken asteetan antolakuntza askok hainbat eta hainbat lasterketa bertan behera uztea edo atzeratzea erabaki ondoren, EMF-k Mendi Lasterketetako 2020ko Rankinga bertan behera uztea erabaki du. Udazkenerako atzeratu diren hainbat proba kontutan hartuta, eta aurretik jada programatuta zeuden lasterketak kontutan hartuta, dena ondo bidean joanda ere, lasterketen pilaketa arazoa ekiditeko asmoz, eta honek ekarriko lituzkeen arazoak kontutan hartuta, hartu du erabakia EMF-k.
Aurtengoa bertan behera utzita, datorren urtera begira lanean jarraitzen du federazioak. Aurten Rankinga osatu behar zuten lasterketek, datorren urtean lehentasuna izango dutela berretsi du EMF-k.
Gasteizko Maratoi Erdia, abenduaren 19an
2020ko etenaldiaren ostean, probaren 43. ediziorako data zehaztu berri dute antolatzaileek
Bueltan da Hiru Haundiak mendi-lasterketa
Iaz atzeraturiko XXII. edizioa urriaren 19an lehiatuko da
Jabi Goitia eta Maddi Marquet nagusitu dira Oñatiko duatloian
Guztira bost kilometro korrika, 20 bizikletan eta beste 2,5 korrika egin behar izan zituzten partehartzaileek, erlojuaren kontra arituta