EUSKAL PILOTA

Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa igandean hasiko da Antsoainen

2022/04/21

Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barruan, eta parte hartzeko interesa agertu duten pilotari guztientzat irekia den txapelketan hori argi ikusi da izena eman dutenen kopuruari erreparatuta.

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, pilotariak gogotsu zeuden torneoak bere estreinaldian utzitako aho zapore ona errepikatzeko, eta azkenean 110 pilotarik eman dute izena: 45 paleta gomaz, 41 pilota goxoaz eta 24 pilota mistoaz. Datu horiek erakusten dute torneoan parte hartzeko interesa handia dela pilotarien artean.

Txapelketa irekia eskaintzea, pilotari bakoitzak bere egoerara hobekien egokitzen den modalitatea aukeratzeko aukerekin, berriz ere funtsezkoa izan da parte-hartzaileen gorakadan, baina kopuruaz haratago, parte hartzaileen maila ere azpimarratzea merezi du, emakumezkoen pilotako pilotari garrantzitsuenek parte hartuko baitute, bai eskuan, bai paletan.

Eskuari dagokionez, igande honetan, apirilaren 24an, hasiko da txapelketa Antsoainen, eta, Elizondon (apirilak 30), Arbizun (maiatzak 7), Atarrabian (maiatzak 15), Vianan (maiatzak 21) eta Lizarran (maiatzak 25) izan ondoren, ekainaren 5ean amaituko da Nafarroa Arenan. Parte-hartzaileen artean, egungo manistarik onenak nabarmentzen dira, Emakume Master Cup zirkuituko txapeldunak, banaka zein binaka, hala nola Enara Gaminde, Andrea Capellan, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai.

Eta esku-huskako txapelketa amaitu ondoren, paleta gomazko txapelketa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak lehiatuko direlarik eta ekainaren 19an berriz, Altsasun, finalen txanda izango delarik, Burunda frontoi birmoldatuan. Parte-hartzeari dagokionez, Irati Igoa, Maider Ardanaz, Amaia Espinal, Irati Saragueta eta Uxue Murillo palistak nabarmendu behar dira.

Bi finalak Navarra Television-ek emango ditu.

Share This