EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen pilotako II. Nafarroako txapelketa aurkeztu dute
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Nafarroako Kirolaren Institutuak (IND) Nafarroako emakumezkoen pilota Torneoa antolatu du berriz ere, paleta gomazko binakako eta eskuz binakako modalitateetan.
Txapelketaren helburua, INDren ekintzen ildotik, emakumezkoen kirola sustatzea da oraindik ere, kirolean erreferenteak sortzeko eta emakumea ikusarazteko aukera emango duen lehiaketa garrantzitsu baten bidez, bai eta Nafarroan emakumeen pilota-lehiaketa bat sortu eta sendotzea ere, modalitate horietako kirol-eskaintza areagotuko duena. Kirol horri bultzada bat ematea da asmoa, azken batean, erakundeak adierazi duen bezala, gero eta emakume gehiagorengana iristeko erronkarekin.
Txapelketaren bigarren edizioaren aurkezpenean Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria izan da, baita partidak hartzen dituzten udaletako ordezkariak, Nafarroako Pilota Federaziokoak eta erakunde babesleetakoak ere.
Nafarroako Foru Komunitatearen Torneoaren bigarren edizio honek izaera irekia eta parte-hartzailea izango du. Txapelketan nahi duten pilotari guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, inskripzio libreko txapelketa bat izango da, eta horrela, federazio-lizentzia duten edo ez duten pilotari guztiei txapelketa garrantzitsu batean lehiatzeko aukera emango zaie, antolatzaileek azaldu dutenez.
Antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete emakumeei, eta izen-ematera animatu dituzte, sinetsita denek aurkituko dutela euren ezaugarrietara egokitzen den txapelketa bat, eta esperientziak asko merezi duela. Izena emateko epea martxoaren 17ra arte egongo da irekia, www.emakumemastercup.com orrian.
Ekitaldian bi txapelketetako azken faseko ibilbide-orria ere azaldu da. Gomazko paletaren kasuan, finalerdiak Lekunberrin jokatuko dira, eta finalak ekainaren 19an izango dira Altsasun. Esku-pilotari dagokionez, finalerdiak Lizarran eta Vianan jokatuko dira, eta finalak maiatzaren 28an Navarra Arena pabiloian.
II. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA TORNEOA
Izen ematea: Otsailak 24 – Martxoak 13
Paleta Goma
Final erdiak: Lekunberri
Finala: Alsasua Ekainak 19
Eskuz pilota
Final erdiak: Viana eta Lizarra
Finala: Navarra Arena, Maiatzak 21
Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa
Pasa den igandean eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)
Goikoetxeak eta Irastorzak irabazi dute Grand Slam txapelketa
Finalean Beaskoetxea eta Lopez bikoteari 14-15, 15-8 eta 5-3 irabazita